Zinemara (A1E02)

Josu eta Amaia zinemara sartzeko ilaran daude, beste hainbaten artean. Denbora pasatzeko, hizketan arituko dira, zergatik joan diren zinemara, zein den ordurik onena, zein film aukeratu, zenbat balio duen... Erosteko txanda iristen zaienean, ez da geldituko sarrerarik beren filma ikusteko.

 

 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

AMAIA.— Josu, ideia ona izan da zinemara etortzea.
JOSU.— Eta gainera, ilaran ez dago jende asko, ezta?
AMAIA.— Ez, egia. Baina normala da: astearte gaua da, oso jende gutxi dago kalean.
JOSU.— Presa daukazu, ala?
AMAIA.— Ez, baina filma oso berandu bukatuko da.
JOSU.— Zer, Amaia, erresidentziako atea itxiko al dizute?
AMAIA.— Baboa! Bihar goizean 9:00etan egon behar dugu fakultatean.
JOSU.— Lasai! Iritsiko gara!
AMAIA.— Aiiii!!!
ETENA
AMAIA.—Pentsatu duzu zer film ikusi?
JOSU.— Ez, aukeratu zuk.
AMAIA.— Mmmmm... Alfred Hitchcocken
zikloko bat?
JOSU.— Ez.
AMAIA.— Estralurtarrena?
JOSU.— Ez!
AMAIA.— Eta beste hori? Oso erromantikoa ematen du.
JOSU.— Ezta pentsatu ere!
AMAIA.— Orduan, aukeratu zuk!
JOSU.— Zer?!
AMAIA.— Zuk aukeratzeko. Ez zaude konforme eta aukeratu zuk.
JOSU.— Ummmm... ados. Ea, zer dago?
AMAIA.— Begiratu hor; bertan daude kartelak.
JOSU.— A bai! Sylvester Stalloneren azkena!
AMAIA.— Erotu egin zara, ala?
JOSU.— Ez zara nirekin sartuko? Oso ona da; ikustera joateko esan didate.
AMAIA.Stallone?
2
Zinemara
A1E02
Irakaslearen gida
JOSU.— Bai, zergatik ez?
AMAIA.— Tiroak eta tiroak, motel. Aspergarria da!
JOSU.— Oso ona izango da, ikusiko duzu.
ETENA
LANGILEA.— Kaixo! Kaixo... Aizue, zuen txanda da! Zer ikusi nahi duzue?
JOSU.— Stallonerena! Zer ordutan da?
LANGILEA.— 22:00etan, baina sentitzen dut, ez da sarrerarik gelditzen.
AMAIA.—Orduan Alfred Hitchcocken
ziklokoa! Hori ere 22:00etan da?
LANGILEA.— Ez, 22:30etan hasiko da, eta leku pila bat dago libre oraindik.
JOSU.— Ez naiz harritzen!
AMAIA.— Ixo! (leihatilakoari) Primeran, bi sarrera, mesedez. Zenbat da?
LANGILEA.— 5 € bakoitzak.
AMAIA.— Tori, hemen duzu.
LANGILEA.— Mila esker.
AMAIA.— Zuri.
LANGILEA.— Eta ondo pasa.
JOSU.— Ondo pasa???
ACTING: Bertan utziko ditugu, zinemara sartzekotan.

A1
09-02-2015
16236975
02:22
4424