Maria Gaetana Agnesi

Maria Gaetana Agnesi matematikari, hizkuntzalari, teologo eta filosofo italiarra Milanen jaio zen 1718ko maiatzaren 16an.

Agnesiren izena geometria analitiko eta kalkulu-liburuetan agertzen da sarritan, beti “Agnesiko sorgina” izeneko kurbari lotuta.

Agnesiren kurba


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Maria Gaetana Agnesi
Maria Gaetana Agnesi matematikari, hizkuntzalari, teologo eta filosofo italiarra Milanen jaio zen 1718ko maiatzaren 16an.
1748an, Instituzioni analítiche ad uso della gioventù italiana izeneko testuliburua argitaratu zuen. Kalkulu diferentziala eta integralei buruzko ideia berritzaileak jasotzen zituen lana izan zen hau.
1750 eta 1752 artean, Bolognako Unibertsitatean matematikan katedraduna izateaz gain, moja ere bazen. Hurrengo berrogeita sei urteetan, bere bizitza eta ondasun guztiak txiroak zaindu eta laguntzeko eskaini zituen martxan jarri zuen babeslekuan, bere heriotzara arte.
Agnesiren izena geometria analitiko eta kalkulu-liburuetan agertzen da sarritan, beti “Agnesiko sorgina” izeneko kurbari esker. Baina, berez, Agnesik ez zuen kurba hori aurkitu eta gainera, sorgin izena, ziurrenik, ingeleserako itzulpen txar baten ondorioz eman zitzaion kurbari.
Matematiken historiarentzat, kalkulu dibulgazioaren eraginagatik izan zen ospetsu Agnesi zientzialaria.

B1
16-05-2014
16236534
01:19
4051