Kerman mintzalagun bila. Donibane Lohizunen
Kerman etxekoekin Donibane Lohizunen dabil. Bertako lagun batekin elkartuko da bere etxekoak erosketak egiten ari diren bitartean.
Batzuk deklinatzeko orduan arazoak ditu eta kontuz erabiltzean gaztelaniaren eragina nabari zaio, konpletiboa erabiltzen baitu kausazkoaren ordez.
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Transkripzioa. Kermen Donibane Lohizunen
KERMAN: Egun on, Kattin!!!!
KATTIN: Egun on, bai zuri ere!!! Eta? Non dira zure ama eta izeba Karmen? Eliza bisitatzera sarrtu ote dira?
KERMAN: Elizan? Ez, ez, ez. Supermerkatuan gelditu dira, enkargu pare bat egiten…
KATTIN: Ez da egia izanen!!! Nirekin geldituak ziren!!!!
KERMAN: Bai, baina... Lagun batzurekin egin dute hitz, eta esan diete eskaintza bikainak zeudela...
KATTIN: niri deusik erran gabe? Eta zer eginen dut nik orain?
KERMAN: Lasai, Kattin... Berehala etorriko dira... Patea eta piper batzu erosi, eta berehala izango dira hemen...
KATTIN: Ez dut uste... Ongi ezagutzen ditut zure ama eta izeba Karmen... Denda batera sartu orduko burua galtzen dute... Eta, jakinen ote dute Donibaneraino etortzen?
KERMAN: Andre batzuk esan digute autobusak badaudela...
KATTIN: Bai, badaude. Baina zer ordutan? Eta jakinen dute zein hartu behar duten? KERMAN: Lasai. Kirmen ere beraiekin etorriko da
KATTIN: Anda! orduan... ez dira sekula agertuko...
AZALPENAK:
Batzuk, batzuek eta batzuekin formak erabiliko ditugu, besteak beste: «lagun batzu etorri dira», «lagun batzuk esan digute» eta «lagun batzurekin etorri gara» formak ez ditugu erabiliko. Horien tokian, «lagun batzuk etorri dira», «lagun batzuek esan digute» eta «lagun batzuekin etorri gara» esango dugu.
KATTIN: Orain, Kerman, joan behar dut… Bi kafe hartu ditugu, laranja zukua... Eta hiru horien itxurarik ere ez da egin…
KERMAN: Itxaron apur batez Kattin, berehala etorriko direla!!!!
KATTIN: Berehala?! Bai, hori bera! badira bi ordu hemen gaudela
KERMAN: Hara!... Itxaron beste ordu erditxo bat, mesedez, ilusio handia egiten diela zu ikusteak... Beste kafe bat eskatzera noa.
KATTIN: Ilusio handia? Bai, nahaski... Ni ikustera etorri behar eta supermerkatura denbora pasatuz...
KERMAN: Hara! Kontuz katiluarekin, beroa dagoela!
KATTIN: Bai, kasu egin beharko dut, bai... Gehiago berotzen banaiz, sutan bukatuko baitut.
KERMAN: Ez haserretu, Kattin! Irribarre egiten duzunean, oso polita ipintzen zarela!!!
KATTIN: Otoi Kerman… Ez zaitez nitaz trufatu!…
KERMAN: Egia da eta!!! Kirmenek ere gauza bera esaten du...
KATTIN: Hara!!!! Orain sinetsiko zaitut... A zer parea!!!!
AZALPENAK:
«Kontuz katiluarekin, beroa dagoela!» eta «itxaron apur batean, berehala etorriko direla!» esaldiak ez dira zuzenak. Horien tokian, era honetako esaldiak botako ditugu: «kontuz katiluarekin, beroa dago eta!» edota «itxaron apur batean, berehala etorriko dira eta!»
KATTIN: Akabo, Kerman. Orain aski. Etxera joan behar dut. Bazkaltzera banoa…
KERMAN: Benetan sentitzen dut, Katti. Baina, gorde, gorde diru hori, nik ordainduko dut eta…
KATTIN: Erdi bana egin dezagun.
KERMAN: Emakumea… Kafe batzuk baino ez ditugu hartu…
KATTIN: Eta laranja-zuku pare bat...
KERMAN: Emakumea... Zuku batzuengatik ez gara haserretuko... Tira, tira... Neuk ordainduko dut...
KATTIN: Baina, azkenean... Pare bat pastis ere hartu baitut...
KERMAN: Egia!!!! Ahaztuta nengoen... Sei kafe, bi laranja-zuku, bi pastis... Ene... Kafe batzuen ondoren, burua galdu egiten dut nik...
KATTIN: Hori kafearekin?... Eta pattarrarekin, zer orduan???
KERMAN: Egia!!!! Pattarra eskatu dut eta!!!!Lagun batzuek esan zidaten hemen oso ona ematen dutela... Eta ondo egin dut eskatzen, ederra zegoen eta!
KATTIN: Kerman, deika ari zaizkizu!
KERMAN: Egia! Bai, ama! Jakina! Erosi piper poto batzuk, ahate izterrekin ederrak egoten dira eta! Bai... Erosi niretzat ere poto batzuk. Ez, ez... Kontuz horrekin, oso koipetsua da eta!!!!
Gazta, ordea, bai...
AZALPENAK:
Donibane Lohizune aldean Kattinekin dabilela, batzuk hitza deklinatzeko arazoak izan ditu Kermanek. «Lagun batzuk etorri dira», «Lagun batzuek esan digute» eta «Lagun batzuekin etorri gara» esango dugu. Baztertu egingo ditugu «Lagun batzu etorri dira», «Lagun batzuk esan digute», «Lagun batzurekin etorri gara» eta tankerakoak.
Bigarrenik, «Kontuz horrekin, oso koipetsua dela!» esaldia ez dela zuzena ikusi dugu. Horren tokian, «Kontuz horrekin, oso koipetsua da eta!» esango dugu.
Hori gaur ikasitakoa, lagunok. Zuek, beti esaten duguna: honekin edo harekin, baina egin!
09-11-2010
16232931
3955