Asteburuan zer? (A1B14)

Josu eta Amaia kopiagailuan ari dira apunteak fotokopiatzen. Asteburuko planez hitz egingo dute. Josuk, lagunekin mendira joateko asmoa du. Amaiak ezin du, amarengana joan behar du haren urtebetetzea delako.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

AMAIA.— Orduan, aste osoko apunteak behar dituzu. Baina klasean nire ondoan egon zara eta!
JOSU.— Bai, denak. Txomin oso irakasle txarra da, lo hartzen dut haren eskoletan. Ikusten duzu.
AMAIA.— Bai, bai, ikusten dut. Eta ez duzu apunterik hartzen… Ondo!

ETENA

JOSU.— Eta? Baduzu planik astebururako?
AMAIA.— Asteburu honetan? Ez dakit ba...
JOSU.— Etorri gurekin mendira! Oso ondo pasatuko dugu. Kuadrilla osoa joango gara: mendi-buelta bat... hori bai, txiki-txikia, eta parranda, handi-handia!
AMAIA.— Ai, ezin dut, orain gogoratu naiz. Sekulako pena ematen dit, baina amarengana joan behar dut!
JOSU.— Joango zara datorren asteburuan!
AMAIA.— Ez, benetan, ezin dut. Amaren urtebetetzea da eta festatxo bat antolatu diogu.
JOSU.— Ze polita!
AMAIA.— Bai. Lau hilabete pasatu ditut hemen eta oso gutxitan joan naiz. Oraingoan ezin dut huts egin.
JOSU.— Bueno, ulertzekoa da. Baina, ez bazatoz, ez da gauza bera izango!
AMAIA.— Bueno, egongo dira aukera gehiago, seguru.
JOSU.— Bai, seguru!
AMAIA.— Gainera, nirekin joaten bazara, mendian asko ibiliko gara eta parranda gutxi egingo duzu.
JOSU.— Zurekin egotea oso gogorra da, e? Ikasten, lanean, mendian...!
AMAIA.— Parranda egitea oso erraza da, ezta?
JOSU.— Horretan arrazoi duzu.
AMAIA.— Igande eguerdian gogoratuko naiz zuekin! Ni familiarekin bazkaltzen, eta zuek ohean, buruko minez, ezin jaiki!
JOSU.— Horrelakoa da bizitza!

ETENA

AMAIA.— Eta, nora zoazte?
JOSU.— Aralarrera. Lizarrustiko aterpetxean pasatuko dugu gaua.
AMAIA.— Ez da plan txarra. Eta, onddorik aurkituko al duzue?
JOSU.— Guk? Parranda egin eta gero? Nahikoa lan mendira joatea!
AMAIA.— Bai, egia. Buruko minarekin, ezin onddorik ikusi! Amaitu dira kopiak, tori.
JOSU.— Mila esker, aingerutxo!
AMAIA.— Ez da ezer. Eta orain goazen mahaira, txosten pila bat dugu sailkatzeko.
JOSU.— Bai, goazen!

 

A1
23-02-2015
16165782
02:28
3525