Marie Asun

Mentxu Amunategik sendabelarrak prestatzen ditu, antzinako usadioei jarraikiz.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 35. DVDan badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Garai batean, badakizue, ezta?, ohikoa zen baserritik atera, basora joan eta belarrak batzea. Zertarako? Bada, sendabelarrak, ukenduak eta horrelakoak egiteko. Batzuei larrutik kosta zitzaien, garesti atera zitzaien hori, Elizak sorgintzat hartzen zituelako sendabelarrak egiten zituzten emakumeak. Baina orain garai bateko usadioak berriz ere berreskuratu nahian edo, bada sendabelarrak egiten dituen jenderik, eta gero eta gehiago erabiltzen dira. Guk, adibidez, Mentxu Amunategi ezagutu dugu. Bera horretantxe ibiltzen da. Garai batean, lehenago, aktorea zen baina EHNEren ikastaro baten bitartez horixe, sendabelarrak egiten ditu. "Marie Asun" sortu du eta bertan ukenduak, olioak, gelak, xaboiak, eta berak kontatuko digunez, inkisiziorik ez, baina ba omen da sendabelarren kontrako interesik oraindik ere.

Mentxu Amunategi.- Hementxe dator.

G.- Hortxe. Eta nola ikusten da sustraia ona ote den, gero ukendua egiteko?

Mentxu Amunategi.- Kolorean.

G.- Kolorean?

E.- Bai.

G.- Kolorea ona badu, seinale ona.

E.- Oso ona, bai. Sendabelarraren sustraiak, bere izenak esaten duenez, soldatzekoa da, oso ona da hezurrak eta apurtzen ditugunean, edo esginzeentzako, eta nik bereziki erabiltzen dut bardangaren sustraiak xanpuak egiteko. Asunak oso onak dira, depuratibo moduan. Ah!!

G.- Horrek ere bere trukua du?

E.- Badaude truku bi: bat da enborretik hartzea, eta bestea da arnasa barik hartzea, begiratu... Listo. Gero hau sartzen da lapiko batean, sustraiak ateratzen doguz, eta argizariaz nahastuta, ateratzen dugu ja ukendua.

G.- Eta gero sartzen duzue horrelako potetxotan?

E.- Horrelako potetan. Nik ez dut ulertzen nola den posible inork sendabelarrak debekatzea, ez? Daukagu zerrenda bat gero eta handiagoa dena.

G.- Esate baterako, debekatuta dago ihintza bera ere, ez?

E.- Bai, bueno ihintza hartu ezkero infusiotan, toxikoa da, baina honelako olio bat berarekin egin eta gero, antizelulitiko nahiko ona da ere. Eta orduan esaten duzu "jo, gaur egun antizelulitiko asko saltzen dira, horregatik egingo dute ihintza debekatu?

G.- Mentxu, halako mina daukat, zer egin nezake? Eta orduan Mentxuk, "hauxe".

E.- "Sasi medikesa" ere bihurtu naiz. Antzina sartzen zituzten labandako orriak almohadetan, eta horrela jendeak dezente ondo egiten zuen lo. Elorri zuria. Elorriak oso onak dira tentsioa erregulatzeko, bai?, eta bihotzarentzako ere bai nahiko ona da.

G.- Eta hau...?

E.- Hau oraintxe dago loretan eta hartu behar da orain, itxita daudenean eta juxtu zabaltzeko momentuan. Honek egiten du pomada bat San Joaneko ukendua deitzen dena, eta osagarri bat hauxe da, hartu behar dugu bigun-bigun dagoenean. Hementxe dugu sasoian, bestela...

G.- Izan ere, orain lan eta lan ari zara, Mentxu. Ze bestela, gaur ilargi betea dago...

E.- Belar freskoak erabiltzeko esaten dute egun onena edo denboraldi onena dela ilargi betea edo aro horretan hartzea. Eta sikatzeko nahi baldin badugu, egin behar dugu hil beheran dagoenean.

B2
10-02-2012
16161382
00:03:55
9080