Memelokeriak

Luistxok meme baterako gonbitea egiten dit. Memelokeria hutsa iruditzen zitzaidan joko hori, baina, orain, lehenengo aldiz niri egokitu zaidanez, zirikatua sentitu eta hemen doa nire memea: nitaz ez dakizkizuen (eta ziurrenik bost axola zaizkizuen) bost gauza:

  1. 2003ko udan Corte Ingleseko azafata izan nintzen. Actimel, Danio Pepitas de Chocolate eta Coca Cola Light al Limón promozionatzen nuen, nirea baino sei taila handiagoa zen jaka gorri gorrotagarri batekin. (4 euro/orduro)
  2. Hamahiru urterekin Errealaren poster bat neukan nire logelako paretan (oraindik ez dut honetarako azalpenik topatu).
  3. Nire erasmus urtean, Ingalaterran, modu sistematiko eta oso profesional batean lapurtzen nuen Kwik Save supermerkatuan. (Oso pobrea nintzen).
  4. Ez dut inoiz artazirik erabili atzazalak mozteko. (Estresaren kontrako erremedio hobeagorik oraindik ez dut topatu).
  5. Gorroto ditut txakurrak. (Zintzoagoa da esatea beldurra diedala, izugarria).
  6. Eta orain, jarrai dezatela beste batzuek meme(lokeria) hau...

 

 


B2
26-01-2007
16158158
3128