Saramago, Euskal Herria ondo ezagutu zuen idazle portugesa

Jose De Sousa Saramago 1922an jaio zen Portugalgo Azinhagan eta 2010eko ekainaren 18an hil zen Kanariar uharteetako Lanzaroten. Bera izan da Literatura Nobel saria irabazi duen portugaldar bakarra.

Gurasoak nekazariak eta baliabide urrikoak zituen. Saramagok berak honela zioen: "Poeta baino lehen pobrea izan nintzen, eta horrek markatu egin ninduen".

Saramagoren Lisboako Setioaren Historia nobela irakurri nahi izatera, egin klik hemen.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

KAZETARIA. Jose De Sousa Saramago 1922an jaio zen Portugalgo Azinhaga landagunean . Gurasoak nekazariak eta baliabide urrikoak zituen. Saramagok berak honela zioen: “Poeta baino lehen pobrea izan nintzen, eta horrek, markatu ninduen”.
Haur zela maitemindu zen auzoko liburutegiko klasikoekin, familiaren beharrei erantzuteko, ordea, ezin izan zuen ikasketekin jarraitu. Idazteari 1944an ekin zion Bekatu Lurra nobelarekin. Ez zuen inongo arrakastarik izan, ordea. Bigarren nobela Claraboya ez zioten argitaratu ere egin eta ondorengo 20 urtean ez zuen idatzi. Hori bai literatur kritikari moduan jardun zuen hainbat hedabidetan eta gero eta konpromiso politiko handiagoa hartu zuen. 66an berriz idazteari ekinda, Os Poemas Passiveis argitaratu zuen. 60ko amaieran legez kanpo zegoen partidu komunistan afiliatu zen, diktadurari aurre egin zion eta 74an klabelinen iraultzan parte hartu zuen.
Bere lan ezagunenak heldutasunean etorri ziren. Pilar Del Rio literatura-kazetaria bidelagun sendo zuela, 80ko hamarkadatik aurrera ez zen idazteaz gelditu. 80an Levantado do Chao, 82an Memorial do Convento eta 86an La muerte de Ricardo Reis idatzi zituen, besteak beste; adiskide zuen Bernardo Atxagari oso gogoan geratu zaion liburua.
BERNARDO ATXAGA idazlea. La muerte de Ricardo Reis, Ricardo Reis badakizu zen Fernado Pessoaren alter-ego bat, bere idazkera benetan garbia egin zitzaidan.
KAZETARIA. Estilo propioa zuen idazten, puntuazioa modu berezian lantzen zuen, eta bere lanetan behin baino gehiagotan bistan gizarte-ezberdintasunak. Harkaitz Cano idazleak gogoan zuen Saramagok Bilbon emandako hitzaldi batean kontatu zuen pasarte hau:
HARKAITZ CANO. Aurkezpenak hitz egin zuen, nola antzoki batean ginen, txikitako oroitzapen bati buruz. Nola antzokira joaten zirenean, beraiek dirurik ez zeukatelako sarrera ofiziala ordaintzeko jartzen ziren goiko alde horretan, oilategian. Eta han deskubritu zuela munduaren itxurakeria zer den: izan ere, beheko aldetik ikusten zen lanparez eta bonbillaz betetako alde horren beste aldean jartzen ziren haiek, eta hura zegoen lataz eta zigarrokinez beteta eta hautsez beteta.
KAZETARIA. 95ean, 70 urteak gaindituta idatzi zuen Itsutasunaren gaineko saiakera lana, agian bere lan ezagunena; eta 98an etorri zen akademiaren sari gorena Literatur Nobela. Portugesez idazten duen idazle batek orain artean lortu duen Nobel sari bakarra. Atxagaren lagun zela esan dugu, Euskal Herriarekin lotura berezia izan zuen Saramagok, baita bake-prozesuan ere. Baketik zentroaren inagurazioan hau zioen: "Euskal Herrian etika berri bat eratuko zen itxaropena" azaldu zuen Saramagok. Euskaraz irakurri nahi izatera, Jon Alonsok itzuli zuen Lisboako setioaren historia-n duzue aukera.
Ziur gizarte hobe baten ametsetan hil zela Jose Saramago duela 8 urte.

C1
18-06-2018
16144611
00:03:16
1476