San Antonio eguna, festa handia Urkiolan

Ekainaren 13a da San Antonio eguna, festa-egun handia Urkiolan. Esanahi bereziko lekua euskaldunentzat eta tradizio luzea duena. X eta XI. mendeetatik aurrera, kostaren eta barnealde edo mesetaren topagune izan da Urkiola.

Ziur asko, harriari bueltaka ibiliko direla San Antonio egunean hamaika lagun, baina ba al zenekiten ohitura hori, jolas-modura hasi zena, duela 40 urte inguru sortu zela?

 

 2018ko festa-kartela


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

KAZETARIA. Ekainak 13a, San Antonio, festa-egun kuttuna gaur Urkiolan. Esanahi bereziko lekua euskaldunentzat eta tradizio luzekoa. X eta XI. mendeetatik aurrera kostaren eta barnealde edo mesetaren topagune, erromes eta erromeria-leku. Anton Mari Aldekoa Otalora ikerlaria.
ANTON MARI ALDEKOA OTALORA IKERLARIA. Urkiola X eta XI. mendeetatik zehar itsas aldetik mesetara eta mesetatik itsas aldera ba hor atseden toki magiko, sorginkeriak eta nahasten dira –Anbotoko Mari…– , magia hori erlijioso bihurtzen da.
KAZETARIA. Gaur egun, askok harriarekin lotzen dugu San Antonio eguna. Zenbait lekutan harria Urkiolara 1929an iritsi zela jartzen duen arren, orduan mugitu egingo zuten, baina harri hori aspalditik zen Urkiolan. Pentsa, Jose Mari Iparragirrek bere gainean kantatu zuen.
ANTON M. ALDEKOA OTALORA. 1929an jarri omen zen data, baina harri hori, beharbada, Urkiolako etxe ostean, eliz ostean ere egon zen. Harri horren gainean, Gerediaga elkarteak aurkitu zuen hor dokumenturen bat 1854an, Madrilen kantatu ondoren, egundo lehenengo hor kantatu omen zuen Iparragirrek Gernikako arbola [kanta] Euskal Herrian.
KAZETARIA. Eta nondik dator ba harriari bueltak emateko ohitura hori? Ze tradizio idatzik agintzen ote du? Ba guztia jolas-moduan hasi zen, eta tradizioak, tradizio bada, ez du mende erdia ere.
ANTON M. ALDEKOA OTALORA. Duela 40 bat urte hasi ziren hor Durangoko, orduko mutilzahar batzuk. Kontuan izan mutilzaharra duela 40 urte, 27 urteko mutilak mutilzaharrak zirela, e? Ba Durangotik, San Antonio egunean, Urkiolara joan (Durango bazkaldu eta Mañarian gora aldats handia dago San Antoniora… kanta). Urkiola joan eta harri horren inguruan holako inguru batzuk egiten zituzten, ez?, eta “Zuek zertan ari zarete?” eta “Prorroga eskatzen, osasuna eta beste urtebetez mutilzahar jarraitzeko”. Eta hori periodiko baten agertu zen eta orduan santuek ere galdu zuten zera hori, beraien propietate hori-edo, eta harri horren bueltan ibiltzen da jendea ba santuari eskatzen zitzaiona egiteko.
KAZETARIA. Hara paradoxa!: beste urtebetez mutilzahar jarraitu nahi zuten durangar haien itzuliak, hedabideen hauspoa lagun, bikotea bilatzeko itzuli bihurtu dira 40 urte geroago. Kasik mendeetako tradizioa bailitzan.
Baina San Antonio eguna harria baino askoz gehiago da oraindik, Durangaldean bereziki, bat baino gehiago izango dira oinez bidea egiten une honetan goizaldean abiatuta. Eta bikote bila bazabiltzate egon trankil, Anton Mari Aldekoa Otalorak berak andrea Urkiolan ezagutu zuen, harriari itzulirik ematen ez zitzaion garaian. Egunaz eta inguruaz gozatzea baita kontua, bueltaka mareatu gabe.

Te interesa



B2
13-06-2018
16144504
00:03:10
1046