Barnetegia Arantzan Bartzelonako Euskal Etxearen eskutik

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere udan euskaraz aritzeko barnetegia antolatu du Bartzelonako Euskal Etxeak Arantzan (Nafarroa) uztailaren 18tik 26ra (asteburua barne).

Uda honetan euskara lantzeko asmoa duenak, Bartzelonan euskara ikasten ari diren ikaskideak ezagutzeko aukera izango du. Izan ere, ikasturtean zehar han ikasitakoa praktikan jartzera baitatoz Euskal Herrira. Zuk ere urtean zehar euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri nahi baduzu, eman ezazu izena!

Goizetan 4 orduko eskolak aurreikusi dira eta arratsaldeetan, berriz, txangoak, jokoak, tailerrak eta euskal kulturaren gaineko saioak izango dira.
Izena emateko epea maiatzaren 15era artekoa da.
Prezioa ez bazkideentzat, 385 €. Matrikula honetan eskolak, egingo diren ekintzak eta aterpea daude sartuta.
Harremanetarako, hona jo: euskarabcn@euskaletxeak.org