Saltar al contenido -
-
-
-
-
-
-
28/12/2012
Badira hogeita hamar urte HABE bere liburutegia hornitzen hasi zela. Erakundearen beraren beharrei erantzuteaz gain, Liburutegiaren izaera publikoak, irakasle, ikerle, aditu eta herritar ugariren presentzia ekarri zuen eta, horrela, poliki-poliki, osatzen joan da gaur egungo Liburutegia, publikoa eta espezializatua. Berrogei mila dokumentu biltzen ditu eta urteotan sei milatik gora erabiltzaile bazkidetu dira bere zerbitzuak baliatzeko. Orrialdeotan, HABE Liburutegia aurkeztu nahi dugu, azken urteotan landu ditugun bideak eta egitasmoak azaltzeko. -
-
-