Ficha del Modelo de examen
Oroimenaren laharrak, sustraiak eta fruituak
Dibulgazio antropologikoko saiakera eleberritua da. Bertan, oro har, gizonen eta emakumeen kontakizunak agertzen dira, baina emakumeak elkarren artean konektatuta dauden hainbat istorioren protagonista gisa agertzen dira. Horietako batzuk benetako gertakarien parte dira, eta elkarrizketa bidez jasotzen dira. Testuak biografiak, historia soziala, tradizioak, ohiturak, elezaharrak, leku eta gertaera zehatzei buruzko datu historikoak… jasotzen ditu.
ARGITALETXEA: Bizkaiko Foru Aldundia
URTEA: 2025
Hona pasarte bat (11. or.):
"Matilde bere kulunkaulkian eserita zegoen. Konfidentzia asko egin zizkion kulunkaulki hari bere bizitza osoan, eta ondo ezagutzen zituen Matilderen unerik ilunenak, baina baita susperraldiak ere; izan ere, bizitzak gazte-gaztetatik erakutsi zion zoritxarren ostean ezin dela betiereko negarrean ito, ez triskturak ez pozak ez baitira betiko."
