Galder Izagirre, bateriaren eta argazki-kameraren hotsen artean

Musikaria, argazkilaria eta telebistako zuzendaria da egun Galder Izagirre. DUT, Kuraia edota Berri Txarrak taldetan bateria-jotzailea izan da urte askotan irundarra.

Bateria jotzea pasioa da Galder Izagirrerentzat eta horretan sentitzen da emankorren.

 

 

 

Izagirrek nahiago du bateriaren soinua argazki kameren klik hotsa baino. Argazkia: Borja Nafia (CC BY-NC-SA 2.0)

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Sormenerako joera izan. Norabait edo zerbaitetara bideratzeko ohitura eduki.

Horretan jardutea. zerbaitean aritzea, lan egitea, ekitea.

Beste gauza zenbait. Beste hainbat gauza. Beste gauza batzuk.

Hauspoa eman. Indarra eman.

Azalean egon. Agerian, bistan egon.  

Sakonera horretara jo. Norabait jo, hurbildu, joan.

Lantzeko garaian. Lantzeko unean, momentuan.

 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Galder Izagirre?     
Bueno Galder Izagirre naiz, irundarra, bateri-jole (bateria-jotzaile) bezala aritua ba DUT, Kuraia eta Berri Txarrak-en. Eta, bueno, argazkilaria ere banaiz eta orain azkeneko, azkenaldian, ba telebista mundura gerturatu naiz Bidegurutzean sortu eta zuzentzen.

Ez zara geldirik egotekoa...
Ez, egia esan beti eduki dut hor harra artistikoa edo, edo sormenerako joera beti, eta hor aurkitzen dut neure burua eta hor naiz emankorrena beharbada, eta, eta horretan jardutea gustatzen zait. Gero ogibide bihurtzea (bihurtzeak) askotan ba zailtasunak ematen ditu eta beste gauza zenbait ere egin behar dira, baina bueno azken urteetan ba zortekoa, ez, azkenean, dakidan horretara dedikatu naizelako.

Euskal kulturalak Berri Txarrak bezalako proiektuak behar ditu?     
Egia esan, bai eta ez. Holako fenomenoen beharra ez dator gaizki hauspoa ematen diolako euskaraz egindako musikari, bisibilitatea (ikusgaitasuna), zabalkundea. Era berean, arriskua ikusten diot askotan monopolizatzen (monopolizatu egiten) dela, edo azalean dauden horiei kasu egiten zaiela soilik eta, eta ahaztu egiten gara sakoneran (sakonean) ere gauza interesgarri asko egiten ari direla ez daukatenak  ba bisibilidaderik (ikusgaitasunik), erakusleihorik eta, bueno ba, batzuetan ahaztu egiten gara ba sakonera horretara jotzen.

Argazkilaria ere bazara. Zer du argazkilaritzak musikak ez duena?     
Bateria ikasi dudan bezala, ba halako zentzumena edo, edo norabidea aplikatu diot ere argazkilaritzari, ez? Eta gero konturatu naiz, ba askotan, ba ez daudela hain urrun bata, bata besteatik (bestearengandik), ez? Eta berez, nahiko lagungarria izan da beti musika bera argazkiak egin edo lantzeko garaian. Beraz, ez dakit, nahiz eta, oso mundu desberdinak diren, ze batak entzumena lantzen du eta besteak aspektu bisuala, ba, egia esan, artistikoki esango nuke ez daudela hain, hain urrun, behintzat, niretzat.

Bateria edo argazki-kamera, zer duzu nahiago?     
Gustatzen zait trumoia izatea, drumoi deitzen diot, ez, hitz-joko horretan, ze hala sentitzen dut nere burua, ez, bateria jotzen dudanean. Bateria hala (halakoa) da niretzat, da drumoikada bat non kolpe bakoitza da (den) aurrerapauso bat eta, eta nolabait ere, ez dakit, hor ikusten dut edo lantzen da gure gure sen tribalena, ez, perkutiboa eta, eta lotzen gaituena gure antzinarekin beharbada, ez? Eta hor, egia esan, kamera beste teknologia modernoago bat da.

Nola sortu da Bidegurutzean telebista-saioa?     
Berreskuratu nuen orain dela 25 bat urte Gaztea irratian egiten nuen irratsaio bat deitzen zena (izena zuena) Bidegurutzean. Eta bueno, ideia polita iruditu zitzaidan irratsaio hura telebista-formatura eramatea ze gauza asko zeuden kontatzeko eta, gainera, oinarria bera musika-munduan edo rock-munduan dagoen kondaira bat da eta horren garapena izan da hau, ez? Robert Johnson musikariak nola ba musikarako dohainen truke bere arima saltzen dion deabruari ba bidegurutze batean.

B1
03-12-2021
28941161
00:04:49
812