Iraultza eta bizi! : Burgosko auzia
Burgosen, 70eko hamarkadan dago kokatuta komiki hau. Hain zuzen ere, 1970eko abenduan, epaile militar frankistek hamasei etakide epaitu behar zituzten garaian. Horietako seirentzat heriotza-zigorra eskatu zuten.
Gidoia eta testuak: Mikel Antza
Ilustrazioak: Adur
Argitaratzailea: Gara
Argitalpen-urtea: 2020
Zer egin presoen bizitza salbatzeko? Nola jakinarazi munduari Euskal Herriak jasaten zuen errepresioa? Gai hori eta beste hainbat jorratzen ditu liburuak.
Hona hemen pasarte bat:
Maritxu maite-maitea!
Egun seinalatu hau hartu dut zuri idazteko, hainbeste denbora igaro eta gero.
Ez pentsa gogo falta izan denik lehenago ez idatzi izanaren arrazoia.
Baina, alde batetik, pentsatu izan dut ez zela zuhurra; eta, bestetik, bizitzaren gorabeherek ekidin didate zuri idazteko une egokia aurkitzea.
Hara! Iritsi da unea. Nire osasun egoerak bultzatu nau nire berri ematera, agian azkenaldia izango baita.
Segidan, Durangoko Azokarako prestatu zen liburuaren aurkezpen-bideoa