Lantzeko inauteriak

Euskal Herriko ospetsuenetarikoak omen dira Lantzeko inauteriak eta, ondorengo bideoan, horiek izango dira mintzagai.

Ba al zenekien 1936. urtean, Gerra Zibila zela eta, inauteriak debekatu zituztela eta herritar eta historialari batzuen esfortzuari esker 1964an berpiztu zirela?

 

 

 

Argazkia: Maite Irizar (Wikimedia) (CC BY-SA 3.0)

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

LANTZEKO INAUTERIAK

Lantzen gaude, hau da nire sortu-herria (jaioterria) eta 150 biztanle dauzka Lantzek. Eta bueno inauteritan gaude, gaur egun nagusia, asteartea, eta hemen ospatzen ari gara.
Zortziak aldera, iluntzen denean, izanen (izango) dugu, hondarr(e)ko (azkeneko) kalejira Mielotxinekin, Txatxuak borroka Mielotxin, Zaldiko eta Ziripotz borrokan, Arotzak Zaldiko ferratzen, eta hori izango da zortziak aldera. Zortziak eta erdietarako akituko (bukatuko) da eta hondart(z)e (azken) momentuan egiten da Mielotxin hil, tiro batez eta gero erretzen da hemen. Plaza erdian egiten da su eman eta inguruan dantzatzen da Lantzeko zortziko.
Laztarrek erraten (esaten) dugu: e, pertsonaia nagusia betidanik izan da Mielotxin. Mielotxin erraldoi handi bat zen, erraldoi ikaragarri lapur estua (zorrotza) omen zen; bizitzen zela hemengo kobazulo batzuetan, Basajaun etxea izendatuak. Behin eta berriro etortzen zen herrira ebastera, herriko jendea aspertu zen eta ja ezin zuten gehiago. Erabaki zuten nolabait ere harrapatu behar zutela. Orduan inor ez zen ausartzen benetan horretara joatea. Eta hondarrean (azken batean) herriko gizonik handiena eta indartsuena, Ziripot, hark erran zuen berak hartuko zuela, hartuko lukeela Mielotxin lehenbiziko momentuan, bertzeok (besteok) joaten baziren laguntzera, lotzera eta hola. Eta beste gainerakoak, herriko mutilak, Txatxuak, mozorratzen direla txano horrekin eta joaten direla aurpegia estalita, horiek dira beste herriko mutilak eta horiek ziren Ziripoten atzetik joan zirenak. Ez dakigu nondik datorren tradizio hau baina erraten (esaten) dute Erdi Aroko baino zaharrago posible ote da [den].
Gero daude Arotzak. Arotzak (Arotzek) egiten dute lan berezi bat. Mielotxinen zaldia, Zaldiko zen, eta nagusiarekin batera etorri zen herrira, bere atzetik. Orduan Arotzen lana izaten da Ziripot jauntzitzea (jaustea) saiatzen eta ferratzen eta hola, pixka bat herri aldera ekartzeko. Zaldikok borrokatzen du beti Ziripoten kontra, bere nagusia harrapatzeagatik eta jeneralki (orokorki) beti erortzen da Ziripot, baina azkenean, Zaldiko ere bai etortzen da herri aldera Arotzen bidez.
Mielotxinekin lotzen dugu, e, urteko gauza txarrak eta berarekin, bera, Mielotxin erretzen dugunikan (dugularik), erretzen dugu gure, gure gaiztakeriak eta hori. Ziripot azkenean gure ustez izaten da, bueno, ontasuna, baino horrekin batera goxotasuna ere; eta gauza bat izan daitekeela, e, bertzeendako (besteentzako), bueno burla gisa egiteko modukoa eta hola, baina azken finean bihotz oneko, oneko pertsonaia eta holako gauzak. 
Arotzak ere izaten dira pertsonaia ilunak, gure iluntasuna pixka bat irudituz (irudikatuz) eta hola, eta. Eta bueno, Txatxuak gara, gara denok. Badugu gauza onak eta txarrak eta, eta mozorrotzen gara batzutan nahi dugulikan egin (egin nahi dugularik).
Badute fama (ospe) handia aspalditik hartua; batez ere, guk uste dugu galduak izan zirelakoz (zirelako) gure inauteriak. Hemengo guda, bertako guda izan zen, gerra zibila 1936an eta orduan ja, utzi zen egitetikan (egitetik), debekatu zen aunitz (asko) urtez gero, eta berreskuratu zen, e, herriko jendearen bidez eta historiadore batzuen (historialari batzuen) bidez, Julio Caro Baroja eta bere anaia lagundu gintuztela [gintuztelarik] 1964 [1964an].
Guk ja ezagutu dugu (ditugu) inauteriak betidanik. Orduan ere bai entzun dugu nola galdu ziren eta berreskuratu. Orduan horrexegatik estimatzen dugu aunitz (asko) eta saiatzen gara mantentzen, eta hola.

C1
27-01-2021
27915184
00:05:00
1342