Deklaratzekorik ez

Beñat Sarasolaren lehen nobela honetan, protagonistaren lagunartea, amodiozko harremanak eta aitarekin duen harremana kontatzen dira. Hori guztia euskal gatazkaren erdian kokatua.

Egilea: Beñat Sarasola
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2019

 

Liburuan izenik ez duen pertsonaia bakarra da protagonista, eta haren harremanek ardazten dute nobela. Halere, pertsonaiak une oro izango du alboan iraganaren zama: «1990eko hamarkadan kale-borroka besarkatu zuen belaunaldiaren ajea eta ondorena» ere kontatzen ditu liburuak, Harkaitz Canoren esanetan. Eta nabarmena da pertsonaia nagusiari gazte-denborak utzi dion arrastoa.

  

Hona pasarte bat:
      Barkatu, jauna, hemen ezin da erre.
 Harriduraz begiratu dio, tabernatik kanpora dago, terrazako mahai batean, eta ez du ulertzen  zergatik ezin duen. Zerbitzaria, antza, bere harriduraz ohartu da.
      — Haur-eremu batean dago kokatuta taberna, horregatik da.
  Zigarroa altxaturik, alde batera eta bestera so egin du, non arraio itzal dezakeen bila; ez da aurkitu hautsontzirik, noski, eta azkenean, zerbitzaria jada tabernara itzuli dela baliaturik, lurrera bota du, eta indarrez zapaldu, sute-arriskua ekidin nahi balu bezala. Urteak dira hara igo ez dela, haur zenetik kasik, esango luke, eta marka da gero zer eta egokiera horretan bueltatu beharra.

 

 

Bideo honetan eleberriaren egileari eginiko elkarrizketa duzu ikusgai:

C1 C2
29-10-2019
21054787
2257