Sumendien eragina kliman
Sumendiak eguraldiaren aldaketan izan dezakeen eragina azaltzen du geologoak.
Aldaketak nola sortzen diren eta historian zehar izan diren hainbat antzeko hondamendien azalpenak ere ematen ditu.
Esataria. Horiek aipatu dituzu, fenomeno horiek. Irakurri dugu hori dela-eta, prentsan egun hauetan, egunkarietan. Horiek, sumendiak, eta gailurretako glaziarrak urtzeak klimarako kaltegarriak direla, eta orain arte ez direla gehiegi kontuan hartu. Zer esan liteke horren inguruan?
Koldo Nuñez geologoa. Bueno, bai. Berri horrek, alde batetik poztu nau, eta beste alde batetik harritu nau, ezta? Harritu nau gauza jakina delako. Baina ez dakit zergatik ez zitzaion nahiko garrantzia ematen.
Orain dela urte batzuk, 9 urte uste dut, Pinatubo sumendia, Filipinietan, sartu zen erupzioan, eta erupzio handia izan zen hura. Ez genuen gehiegi entzun hemen. Entzun genuen, entzun genuen ehundaka hildako egon zirelako, ezta? Baina benetan aktibitatea luzea izan zen eta oso handia.
Badirudi Pinatubon egondako erupzioan atmosferara botatako errautsek dezente pantaila egin zutela, ezkutua. Eta orduan, eguzkiaren izpiak ez zirela behar beste iristen lurrazalera, eta urte hartan batez besteko tenperatura munduan jaitsi zen gradu erdi edo gradu bat. Esango dugu “ez da asko”. Baina bueno, hori bada nabaria. Eta izan zen Pinatubon egondako erupzioarengatik.
Hura izan zen gauza bat oso puntuala. Baina posible dira horiek baino erupzio askoz handiagoak. Eta har(e)k jaitsi bazuen tenperatura urte batean gradu erdi edo gradu bat, pentsa dezakegu zer gerta daitekeen baldin badaukagu erupzio handi bat. Esate baterako, orain dela 65 milioi urte, hobeto esanda, orain dela ia 70 milioi urte, baina iraun zuen bost bat milioi urtez, erupzio handi bat egon zen gaur egungo Indian, Dekkan probintzian. Izugarrizko erupzioa izan zen hura, han labak pilatu ziren milaka metrotan, eta izugarrizkoa izan zen. Orduan horrek seguru eragina izan zuela atmosferan. Ez dago zalantzarik, ez? Batetik errautsak botatzen dituelako, eta orduan horrek ezkutua egiten du, eta tenperatura jaisten da. Bestetik, errauts horiek itsasora erortzean ba azidoak dira, eta azidifikatu egiten dute itsasoaren PH, uraren PHa. Ura bihurtzen da azidoa, zikinagoa, orduan, bizitzarako okerrago. Hor bizi den planktonerako ba batetik aldatzen badiogu PHa, bestetik, airearen tenperatura jaisten bada, beraz, uraren tenperatura jaitsiko da, eta azkenik, ur uherrak bihurtzen badira, ez badira horren gardenak, ba planktona bizi beharko da justu azalean ze(ren) eguzki-izpiak ez dira horrenbeste sartuko… Orduan, erupzio horiek izan daitezke kaltegarriak. Eta hori aspaldidanik da ezaguna.
Orain dela 250 milioi urte ere suntsipen handi bat egon zen, e, iraungipen handi bat. Animalia asko hil ziren. Ezagutzen den handiena izan zen. Eta orduan ere gaur egungo Siberian egon ziren izugarrizko erupzioak.
Garai batean iraungipenak, suntsipenak, animalien hilkortasuna, horrela masiboa, bat-batean, azaltzen zen neurri batean honen bidez, erupzioen bidez. Orain dela urte batzuk, ba orain dela 20 bat urte, sortu zen edo proposatu zen, aurrera eraman zen beste hipotesi bat indarra hartu zuena berehala, eta izan zen meteoritoarena. Meteoritoak nolabait, badirudi hil zituela dinosauru guztiak. Bueno, kontuz horrekin. Baina bai, horko, orain dela 65 milioi urteko suntsipena ba ikusi zen posible zela, edo lotuta egon zitekeela meteorito baten erorketarekin. Posible da, eta horrek bueltatzen gaitu Mexikora. Mexikon esan dugu orain Popocatepetl dagoela aktibitatean. Handik gertu dago Yucatan, bueno gertu hemendik ikusita, jakina, mapan. Yucatan penintsula dago eta Yucatanen, lur azpian aurkitu da krater handi bat. Krater horrek dauzka 120-180 kilometro diametroan. Eta hori badirudi meteorito batek sortutakoa dela, ezta?
Batzuek esaten dute, ba bueno, horrek hilko zituela dinosauruak, baina kontu(t)an izan behar dugu jarduera bolkanikoa oso, oso bortitza zela eta oso handia eta denbora luzez iraun zuela. Eta ikus dezakegu bazeramatela animaliek egoera pairatzen, sufritzen, gaizki bizitzen, ezta? Eta espezie asko dagoeneko suntsitzen ari zirela edo suntsituak zirela.
Esataria. Edozein modutan, Koldo, badirudi hor aipatzen ari zaren orain dela milioikaka (milioika) urteko erupzio horiek eta orain guk egun hauetan ikusten ditugun hauek eta ez dutela inondik inora…
Koldo Nuñez. Ez.
Esataria. Zerikusirik.
Koldo Nuñez. Ez. Ez. Ez daukate zerikusirik. Ez. Horretan arrazoia daukazu. Baina inoiz ez dakigu erupzio bat noraino izango den handia. Norainoko, ez dakit, aktibitatea egongo den sumendi batean. Oraindik horretaz zientzian oso gutxi dakigu. Eta bueno, nik esaten dizut, ez naiz aditu horretan eta are gutxiago dakit, ezta? Baina irakurtzen dudanagatik, eta bueno, gustatzen zait zientzia gaia, ikusten dut oraindik informazio asko behar dugula, eta asko, asko daukagula kontrolatu gabe.
Esataria. Ba, ba esango dizut, Koldo, eta denbora gainera datorkigulako, horiek denak ikertzen dituzunean, ikusten dituzunean, ikasten dituzunean, zatozela gugana erakustera, gogoz ikasiko ditugu eta guk ere.
Koldo Nuñez. Bai. Bai.
Esataria. Mila esker ba, Koldo, gurekin izateagatik, gauzak zertxobait argitzeagatik. Oraindik argitzeko badago ere.