Joan Ignazio Iztueta

1845eko abuztuaren 18an hil zen 1767ko azaroaren 29an jaiotako idazle zaldibiarra. Xabier Kerejeta Zumalakarregi museoko zuzendariak Iztuetaren bizitza kontatzen du.

Pertsonaia bitxia zen, lapurra, kartzelaratu egin zuten, moral publikoarekin arazoak izan zituen... Idatzi zituen liburuak ere aipatzen dira.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1. Lehentxeago esan dizuegun bezala, Euskal Herriko eta Euskal Herriaren aspaldiko istorioak gogoratuko ditugu orain. Eta beti bezala, itsuaurreko edo, ba, hor, bide-erakusle Xabier Kerexeta etorri zaigu, beti ere Ormaiztegiko Zumalakarregi museoaren eskutik, Xabier. Arratsalde on.  

Xabier Kerexeta (Zumalakarregi museoa). Arratsalde on.  

Esataria 1. Zer moduz?  

Xabier Kerexeta. Ondo. 

Esataria 1. Dena ondo? 

Xabier Kerexeta. Ondo. 

Esataria 1. Museoan ondo? 

Xabier Kerexeta. Bai.  

Esataria 1. Gauza berririk baduzue museoan?  

Xabier Kerexeta. Ba, bueno, prestatzen ari gara proiektua eta lehengo batean uste dut esan nuela, ba, hurrengo, bueno, urte honen bukaeran-eta, gela batzuk-eta aldatzeko eta berritzeko, hobetzeko asmoz, noski!  

Esataria 1. Hor bekaren bat ere eman duzue, ezta? 

Xabier Kerexeta. Bai. Eman dugu. Bueno, bai, Gasteizko, bueno, gerra napoleonikoan-eta Gasteizen egoera-eta ez?, soldaduekin-eta bizi beharrak eta horrek sortzen zituen problemak eta horiek, horiek ikertzeko. Gasteizkoak esan behar nuen, baina uste dut, bueno, neska-mutilak dira, eta bata gasteiztarra eta bestea, Getxokoa-edo dela uste dut.  

Esataria 2. Eta gaur, esan dezagun, ba hori, folklorearekin lotzen dugun pertsona baten bizitza ezagutuko dugula, ezta, Xabier? 

Xabier Kerexeta. Um. Hala da.  

Esataria 2. Juan Ignazio Iztueta jaio, berez, 1767an jaio zen, Zaldibian, eta bertan hil zen, 1845ean, hau da, 68 urte zituela.  

Xabier Kerexeta. Bai. Ez dira urte gutxi garai hartan bizitzeko.  

Esataria 2. Ez. Ez. Ez. Ez. Egia da.  

Off ahotsa 1. Zumalakarregi museoa hezkuntza-erreformara egokitu da, 17 urtera bitarteko ikasleentzat gizarte arloko gaiez bisitaldi gidatuak eta gainera, joko didaktiko bat astebetez doan erabiltzeko aukera.   

Off ahotsa 2. Gipuzkoako Ormaiztegin, Zumalakarregi museoa, beti berri. Telefonoa: 943. 889900. 

Esataria 1. Xabier, Juan Ignazio Iztueta aipatu dugu. Familia oneko semea omen zen.  

Xabier Kerexeta. Bai. Bai. Familia noblekoa. Ez horrelako aberatsak ere, baina bai. Egia esan, gainbehera etorritako familia bateko semea, hobeto esanda. Orduan, bueno, ama alargun geratu, eta, ba, gaztetan lapurretan ibili zen anaia batekin. Harrapatu egin zuten, eta preso egon zen harengatik. Gero, bueno, ez zen sekulako delitua ere, eta gero askatu egin zuten. Ezkondu ere ezkondu zen, bost seme-alaba izan andrearekin, baina ez ziren batere ongi moldatzen eta bueno, bere, bakoitzak bere bizimodua-edo egiten omen zuen. Eta bueno, preso zegoela ezagutu zuen beste andre bat, bueno, beste emakume bat, emakume ezkongabea, neska bat esan beharko litzateke, ama izandakoa eta umea hil zuelako, infantizidioa-edo egin zuelako kartzelaratua, eta kartzelan ezagutu eta azkenean harekin beste alaba bat eduki zuen. Abandonatu egin zuten hura ere. Oso gauza normala garai hartan, bataiatu eta gero, noski.  

Esataria 1. Bi aldiz bataiatuta?      

Xabier Kerexeta. Bai. Hala entzuna dugu. Bai. Azpeitiko parrokian eta gero beste batean. Ez omen zen hain arraroa hori ere. Badaezpada ere…  

Esataria 1. A bai, e?  

Xabier Kerexeta. Bai.  

Esataria 1. Eta gero zertarako, eta abandonatzeko, gainera.  

Xabier Kerexeta. Bai, bueno, zertarako? Ba, horrela hiltzen bazen zerura joateko zuzen-zuzenean aingerutxoa, ez? Bestela, linbora… Orduan, gauza horiek, bueno, horrelaxekoak ziren garai hartan, eta ez hain aspaldiko garaietan, e! 

Esataria 2. Hura zen Kontxesi, gainera, ezta? 

Xabier Kerexeta. Huraxe zen Kontxesi, hain bertso ederrak-eta dedikatu zizkionak, eta gero ba kantatu, Imanolek behintzat, kantatu ditu.  

Esataria 2. Bai. Hori da.  

Xabier Kerexeta. Eta oso ederrak. Eta zeinek esango gure Kontxesi zoragarri hura, ez? Ba, hori, infantizidio egiteagatik kartzelan zegoela eta. Kontua da, azkenean beste andrea, ofiziala, hil zitzaiola, eta orduan alargun geratu eta azkenean andre honekin ezkondu zen. Baina bueno, hori ja urteak pasata. Eta gero, berriro alargun geratu, eta berriro ezkondu zen, baina bueno, ordurako ja bizitza pixka bat pausatua zuen.  

Azkenean, egona zen kartzelan, ba, lapurra zelako. Gero, beste aldetik, ba, hori, ez?, umea abandonatu eta gero andrearen, beste andrea, andre ofizialaren kontra sekulakoak eta bi esaten zituen. Eta Inkisizioak ere gartzelaratu zuen, Logroñon. Horrexegatik(an) bertsoan, bertsoetan Kontxesiri esaten dio, ez? Ez dakit zenbat legoa dagoela, ez?, urruti eta… Bueno, azkenean handik ere atera… Preso ere egon zen beste arrazoi batengatik, politikoagatik, nolabait esateagatik. Eta da, soldadu frantsesak eta, napoleonikoak, sartu, sartu zirenean Gipuzkoan barrena, eta bueno, egia esan, penintsula osoan Cadizeraino… Ba, bera ibili zen haientzat ba “bagajeak” eta esaten zirena, ba bueno, merkatari modura-edo, ez?: probisioak (janarias, bizigaiak), hornidurak-eta ematen zizkien. Eta, klaro (jakina), gerra bukatu zenean, ba bueno, ez?, frantsesen alde-eta lan egiteagatik, ba, orduan ere preso egon zen. Orduan, hiru aldiz preso eta arrazoi desberdinengatik, ez?, ekonomikoak, lapurra; politikoak eta bestea, ba, moralak-edo, nolabait esateagatik, ez?, garai hartan ere preso joateko moduko arrazoiak zirenak.  

Esataria 1. Entzun izan dugu, beraz, abenturaz betetako bizitza izan zuela Juan Ignazio Iztuetak, baina, besteak beste, ze azkenean gero bi liburu ere idatzi zituen, eta horietaz mintzatuko gara geroxeago… Baina eskolatu gabea zela…  

Xabier Kerexeta. Bueno. Hori berak esaten du. Hori gehiegi esatea da. Eskolatu, erdaraz ere ez zekiela. Hori ere ez da sinesgarria kontua. Hombre (zera), euskalduna zela eta euskara zela bere hizkuntza nagusia argi dago. Baina egia da garai honetan, ba, euskaldun, idazten zuten euskaldunek gehienez ere erdaraz idazten zutela.  

Ematen du, bueno, beste aldetik… Esan dugu, kartzelan, baina kartzela baino preso esan beharko litzateke. Ez da idea: gaur egungo kartzelak-eta, halako sistemarik ez zegoen… Orduan, Azpeitian egon zenean preso, ba, nolabaiteko baldintzapeko askatasuna-edo esango genuke gaur egun, bazeukala. Ba, beste aldetik, bueno, oso gizon, ez dakit, lagunak egiten zituen gizona zen. Orduan, kartzelan zegoenean ere, lagunak-eta bazituen… Orduan, han ere bazuen arreba bat. Eta orduan, ba, bueno, ez? Halako baldintzapeko askatasun hori aprobetxatuz edo, ba, Loiolako komentuan egoten zen, eta hango liburuak-eta, jesuiten liburuak… Jesuitak espultsatuak ziren Espainiatik, beste fraile batzuk ziren, premonstratenseak. Baina, bueno, haiekin ere lagun egin, eta orduan, ordu asko sartu zituen han. Eta bueno, gero ikusten da euskaraz idazten duenean oso euskara kultua duela, eta oso larramendianoa, hain zuen. Larramendi jesuitak bere obrak-eta hantxe, Loiolan, utziak zituen. Eta oso, oso gauza kuriosoa da, ez? Garai honetan lapur bat, ze ordura arte, bueno, lapur bat zena, ez? Ba, ze interesa zuen euskara ikasteko eta euskaraz ongi eta txukun idazteko: sekulako interesa. Kontuan hartuta garai hartako gizon letratu gehienek ere ez zutela batere interesik halakoetan… 

Esataria 1. Hori da. Ze ari gara hemen 1767an jaio, 1845ean hil.  

Xabier Kerexeta. Bai.  

Esataria 1. Garai hartan euskal kulturaz jende gutxi arduratuko zen. 

Xabier Kerexeta. Oso, oso, oso gutxi. Oso gutxi. Eta gainera, ez da, politikarekin-eta ez zuen zerikusirik. Ze alde batetik, esaten dugu Napoleon, soldadu napoleondarrekin kolaboratu zuela, baina, beste aldetik, erreakzionariotzat-edo jo, jotzen dute… Baina gero, Donostian, gerra garaian, hain zuzen, eta Donostia liberalen menpe zegoen kargu publikoak izan zituen… Orduan, ematen du politikan ere ez dela posizionatzen baina euskararen asuntoan ez duela batere dudarik(an), ez?, oso euskaltzalea da. Eta beste batzuk baziren, bai liberalen aldean bai karlisten aldean agertuko direnak, baina egia esan, bai karlista bai liberal gehienei euskara bost inporta. Eta horregatik(an) da harrigarriago bere jarrera.  

Esataria 2. Txuri deitzen omen zioten, ez? 

Xabier Kerexeta. Bai. Bueno, esan dut lagunak-eta… Gezurra ematen du, ez?, halako bizimodua eduki, eta hala ere, ba, lagunak bazituen. Lagunak, gainera, ba, itzal handiko lagunak batzuetan ez?, eta bueno, ba, orduan lortzen zuen, ba, hori, baldintzapeko askatasun horiek. Klaro (jakina)!, horrek esan nahi zuen bazegoela gizon bat, gizon, prestigiozko gizon bat bere jarrera edo abalatu egiten zuena, ez?, bermatu egiten zuena nolabait ere. Zergatik(an)? Ba Azpeitian kanpoan eta egon zen… E, bueno, beti ez zuen hori lortzen. Adibidez, Tolosan kontatzen ditu, ba, bere liburuetan, ba, bertso-saiakera batzuk, ba, Pernando Amezketarra-eta tartean zela, eta halakoak… Eta berak entzun zituela bertso horiek eta, eta badakigu entzun zituela, hain zuzen Tolosako kartzelako leihotik entzun zituela, eta klaro (jakina), plazan nola zeuden besteak, ba, hantxe(tikan) entzun zituela. Eta beste bat izan zen, ba, Pernandorekin eta hitz egin genuenean komentatu genuen, ez?  

Esataria 2. Bai. Hala da. Bai. 

Xabier Kerexeta. Nola egon zen epaile Villabonan. Eta 4.000 lagun bildu zirela. Eta klaro, halako galdera ez zen faltako inondik ere. Eta bere liburuan esaten du: ba, gaixoaldi bat-edo izan zuela eta ezin, ezin hara joan. Eta gezurra da, badakigu.  

Esataria 1. Kartzelan zegoela.  

Xabier Kerexeta. Hain zuzen, egon zen kartzelan. Baina gizon zuria izaki, ba klaro (jakina), dena ondo disimulatzen zekiena zen.  

Esataria 2. Zuria edo faltsu-fama zuen. Bai.  

Xabier Kerexeta. Bai. Baina bueno, beste aldetik nolabaiteko grazia, zeozer izango zuen, ez?, lagunak-eta bereganatzeko.  

Esataria 1. Merituren bat, ezta?  

Xabier Kerexeta. Bai. Bai. 

Esataria 1. Kontuak kontu, gauza asko maiteko zituen. Besteak beste, esan dugu hiru aldiz ezkondu zela. Baina dantza maite zuen.  

Xabier Kerexeta. Bai. Hori argi dago. Hori argi dago, bai.  

Esataria 1. Dantzari buruz liburu bat ere idatzi zuen, Gipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia.               

Xabier Kerexeta. Hor kondaira hitza bera ere da oso… Neologismoa. Euskaldun arruntek inondik ere ulertzen ez zutena. Baina hemen, gogoangarria, ez? hitza ere oso polita da esateko. Eta beretzat bai zirela gogoangarriak. Hain zuzen, dantzak aipatzen ditu, Euskal Herriko dantzak, Gipuzkoakoak, noski, batez ere. Baina dantza herrikoiak. Eta, beste aldetik, berak ikusten zituen dantzak, baina ja galzorian edo ari zirenak. Beraz, berak idazten du hori kontatzeko, baina, beste alde batetik, aldarrikatzeko dantza horiek ez direla galdu behar, ez direla desitxuratu behar, musika ere gorde behar dela, ze berak ere ikusten baitu ja bere garaian, XIX. mendearen hasieran, ba, dantza horiek galtzen ari zirela eta baita txistua bera jotzeko modua galtzen ari zela; kanpoko dantzak, gaur egun, ba, tradizionaltzat-edo hartzen ditugunak, balsak eta halakoak, sartzen ari zirela… Eta, orduan, berak, ba, hori, ez?, idatzi egiten du besteen artean, erreibindikatzeko gure dantzak, gure euskal dantza horiek oso gauza ederrak direla, euskal nortasunaren parte oso inportante bat. Eta bere horretan gorde behar direla. Orduan, euskararekin, baina ikusten dugu dantzekin ere sekulako kontzientzia bazuela 

Esataria 1. Bera dantzari ona ote zen? 

Xabier Kerexeta. Pentsatzekoa da, bai. Eta, batez ere, beste dantzari, dantzari gazteagoen-eta maisua eta irakaslea. Eta berak ere jaso zituen dantzak zaharrenetarik, eta berak, dantzak eta kontatzeko zaharrenei galdetzen zien, hain zuzen, ba, bere horretan eta manten(i)tzeko 

Esataria 1. Beraz, bilduma-lana ere egin zuela eta kontzientzia hori bazuela, ezta?, jakinmin hori bazuela. 

Xabier Kerexeta. Bai.  

Esataria 1. Gero, noski, beste, beste liburu bat ere idatzi zuen, Gipuzcoaco Provintziaren condaira edo historia.  

Xabier Kerexeta. Baita ere.  

Esataria 1. Beste era batekoa, noski.  

Xabier Kerexeta. Bai. Bai. Horretan ere batez ere, bueno, Gipuzkoa zeinen zoragarria den eta kontatzeko esaten du. Alde historikotik ez da batere fidagarria. Batez ere, kontu zaharrak-eta aipatzen dituenean, bueno, normala denez, besteei kopiatu egiten die. Bueno, kopiatu eta euskaratu, esan beharko litzateke. Baina gero, bere garaiko kontuak-eta aipatzen dituenean, askoz interesgarriagoa da. Dena den, ba, esaten dugu, politikarekin-eta ez da sartzen… Oso, bueno, agintariak eta goraipatzeko eta erabiltzen du liburua. Baina beste aldetik, euskal ohiturak-eta aipatzen ditu, garai honetako, ba, jokoak, ba, hori, bertsolaritza eta dantzak, baina baita kirolak, eta halako aktibitateak-eta. Eta horretan bai dela oso, oso interesgarria horretan. Historikoa baino etnografikoa da, eta oso interes handikoa. 

Esataria 1. Politika aipatu dugu lehenxeago. Karlisten eta liberalen artean, alde batera edo bestera egin al zuen? 

Xabier Kerexeta. Garbi behintzat, ez. Garbi behintzat, ez. Egia esan, ja ba dantzen liburua idatzi zuenean, badago erreferentzia bat, ez?, Suediako noble batek-eta eskatu zuela liburu hura… Esan behar da gainera, dantzen liburua aipagarria dela Euskal Herrian, baina baita Europa osoan. Ordura arte, ez zegoen dantzei, herri dantzei buruzko libururik idatzita. Kantak-eta juxtu orduan hasiak ziren biltzen. Eta bueno, ba, karta horretan ez?, Suediako nobleari, interesa baitzuen, ba, esaten dio, ba, idazten dionak ba hori, ez?, servil” omen zela;servilesaten zitzaien gero karlista izena hartuko zutenei. Baina bueno, beste aldetik, “servil” izateko, gero Donostia liberalean kargu publikoak-eta eskuratzeko… Orain Alderdi Ederren eta Bulebarrean nola ari diren obretan, eta hor agertu da ate bat, lehorreko atea-edo esaten zena, hortxe, atezain ibili omen zen, kargu publiko bezala.   

Esataria 2. Liberalekin.  

Xabier Kerexeta. Liberalekin. Orduan, ba, seguru aski izango zen ba bueno, ba tokikoan tokikoak eta garaian garaikoak.  

Esataria 1. Txuri esan dugu, Txuri ezizena zuela eta… 

Xabier Kerexeta. Bai. Jende asko ere bai, e! O sea (hau da), benetako kontzientzia, batekoak eta bestekoak, gutxi izaten ziren, noski. 

Esataria 2. Non da nire gogoa han da nire zangoa esaten dute, ezta?  

Xabier Kerexeta. Ba, bai. Oso ondo esana, gainera.  

Esataria 1. Kontxesiri jarritako bertso ospetsuak aipatu ditugu. Beharbada oso ezagunak direlako eta gogoangarriak direlako, ezta?, azkenean, Xabier. Kontxesi hori nor zen ba al dakigu, zehatz-mehatz?  

Xabier Kerexeta. Ba, ez. Egia esan, bera ez zen inondik ere horrelako emakume ezaguna edo. Ba, apaiz baten neskamea, ba, haurdun geratu, eta gero, ez?, harez geroztik jaiotako umea hil zuelako. Hil; seguru aski abandonatu egingo zuen, eta bueno, gehienetan abandonatzen ziren umeak, eta gero hil egiten ziren, noski. Ba horregatik(an) egon zen kartzelan. Eta gero, bere senarra, bai baina… Emakumeek oso protagonismo gutxi edukitzen zuten. Nahiko harrigarria da gure Iztueta bezalako gizon batek gero halako liburuak-eta idaztea… Ja emakumea hortxe, hortxe geratu da. Ez dugu beste bere…    

Esataria 1. Kontxesirekin ere izan zuen baita haur bat, ezta? 

Xabier Kerexeta. Bai. Izan zuen. Gero beste bat… 

Esataria 2. Eta hau ere abandonatu? 

Xabier Kerexeta. Eta gero ja ezkondu-eta egin ziren, ez? Hori da. Orduan, ba emakume bat beste asko bezalakoa, seguru aski. Gainera esaten dugu: bera zegoen kartzelan infantizidioagatik, baina, azken finean, bueno, bera neskame zen, ba, apaiz batek haurdun utzi zuena. Hura bezalako emakume asko eta asko izango ziren Euskal Herrian eta besteetan ere bai, noski.  

Esataria 2. Bai, baina egia, egia dena da sekulako bertsoak idatzi zizkiola Kontxesiri… 

Xabier Kerexeta. Bai. Bai.  

Esataria 2. Hori aitortu behar zaio.  

Xabier Kerexeta. Zerbait aparta izango zuen. Behintzat…       

Esataria 2. Bai. Noski!  

Xabier Kerexeta. ...hor, gainera oso bertso politak… 

Esataria 2. Oso.  

Xabier Kerexeta. ...eta enamoratuak, ez? Bere andre ofiziala ez zuen batere maite.  Baina bueno, ezkontzak horrelakoxeak ziren, baina honetan, behintzat, bai ikusten da benetako maitasuna.  

Esataria 1. Iztuetari buruz ikerketa asko egin al da? 

Xabier Kerexeta. Bai. Azken bolada honetan gehiago, gehiago egin dira, bai. Aspaldi, bueno, hasteko hortxe daude bere liburuak, gero berrargitalpenak izan dituztenak. Gipuzkoako dantzena, adibidez, 90ean berrargitaratu da berriro, gainera, Euskal Klasikoen bilduman. Gero, nik dakidala behintzat, ez da berriro argitaratu Gipuzkoako kondairarena; 1975ean, alegia, ja urte dezente dira, 23 urte, atera zen ba, bueno, edizio bat euskaraz eta gazteleraz, baina harez geroztik uste dut ez dela publikatu. Eta ez da gaur egun aurkitzen erraza. Horrela, liburu dendetan-eta oso arraroa da, eta egia esan, merezi du: oso ale polita da. Baina harez geroztik bai egin direla, ba, bueno, omenaldiak-eta, duela gutxi. Jose Garmendia, apaiza eta historiadorea, Zaldibiakoa bera bezala, ba, hari buruz idatzi du. Eta zeozer gehiago aurkitu da, bai.  

Esataria 1. Hortxe, beraz, Juan Ignazio Iztuetaren historia, hitz gutxitan esanda; ez da erraza, baina, bere historia guztia laburbiltzea. Ba, horixe jaso nahi izan dugu gaur Zumalakarregi museoaren eskutik, Xabier Kerexetaren eskutik. Xabier, amaitu, noski, Kontxesiri jarri zizkion bertso horiekin amaituko dugu, ezta?  

Xabier Kerexeta. Primeran iruditzen zait. 

Esataria 2. Eskerrik asko, Xabier. 

Xabier Kerexeta. Bai zuei ere.  

C1
15-06-1998
16263542
0:15:00
3949