Kresalaren taberna

Emakume protagonista banatuta dago, ez dauka haurrik eta taberna ireki du hondartzan. Bizitza berri hasi nahi du. Egun batean senar ohia (liburuan, J. izena du) azalduko zaio tabernara, nostalgiak jota. Zer nahi ote du? Harremana berreskuratu?

Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017

Emakumeak zoriontsu izan nahi du.Katu bat oparitu diote bakarrik ez egoteko. Galderak ditu buruan eta erantzun argirik ez, baina itxaropen apur bat bai. Itxaropen hori zer den ez dugu esango, guztia ez kontatzeko.

Hona pasarte bat:

J. geratu zen gu bion etxearekin. Nik neure erdia saldu diot, eta diruarekin taberna hau zabaltzeko erabili dut. Erabaki ona izan da? Oraindik ez dakit.

(7.or.)

 

Oharra: liburuak disko bat du osagarri. Bertan entzun daiteke eleberria. Liburuak ariketak ditu, gaztelaniaz eta euskaraz formulatuak: ulermenezkoak, gramatika eta lexikoari buruzkoak. Kontaketan zehar hitz batzuk berdez azpimarratuta daude, eta horien guztien gaztelaniazko ordaina bukaeran hiztegi-gisara.

A1
28-09-2017
16175759
4227