Xabier Mina

Mina gerrilariaren historia azaltzen da. Nola hasi zen gerran frantsesen kontra, kartzelan sartua, askatua, erbesteratua, Mexikoren askatasunaren alde borrokan aritua eta azkenik, fusilatua.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1. Javier Mina esan dezagun Nafarroako Otano herrian jaio zela.  

Xabier Kerexeta (Zumalakarregi museoa). Um, um, Iruñerrian.  

Esataria 1. Iruñerrian… 

Xabier Kerexeta. Berez, oso herri txikia da-eta.  

Esataria 1. Eta zuk esan duzuna, 28 urteko bizitza izan zuela, bizitza laburra oso… 

Esataria 2. Laburra erabatekoa. 

Esataria 1. Bai, baina gauza asko egiteko denbora izan zuen, itxura denez.  

Xabier Kerexeta. Bai. Bai. Bai. Denbora gutxian gauza asko eta inportanteak. Sekulako ospea hartu zuen. Bera jaio zen Nafarroan. Esaten dugu XVIII. mendearen bukaera aldera. Eta… 

Esataria 1. 1789. urtean.  

Xabier Kerexeta. Hori da. Zumalakarregi, Tomas Zumalakarregi 88an jaio zen, abenduan. Beraz,ba, hortxe… 

Esataria 2. Urtebeteren aldea.  

Xabier Kerexeta. Hortxe nonbaitekoak… Baina hau joan zen Zaragozara ikasketak egitera. Horregatik(an) esaten zioten baita ere Mina, El mozo, edo El estudiante: argi dago, gaztetxoa zen. Baina juxtu Zumalakarregiri bezala gertatu zitzaion, soldadu frantsesak eta sartu, orduan ba gerrillak eta hasi zirela. Hau ere hasi zen gerrilletan, Zaragoza utzi eta itzuli zen Nafarroara. Eta han hasi zen antolatzen, eta bueno, sekulako dohainak edo omen zituen. Ze(ren) berehala antolatu zituen. Eta bueno, bai Nafarroan, bai Aragoin, bai Errioxan ibili zen. Ba, gizon mordoxka, 600 bat gizon bildu zituen eta frantsesak, bueno, mareatu egiten zituen, gora eta behera ibiltzen zen haiekin. Han, haren atzetik por tzierto, Arizpe, marexala…  

Esataria 1. Marexala… 

Xabier Kerexeta. gero marexala izango zena, oraindik ez zen mariskala… Baina Arizpe, baigorriarra, bera ere Nafarroa, bueno, Nafarroako euskalduna, baina frantsesa bata, espainola bestea, eta hortxe ibiltzen ziren bata bestearen atzetik. Eta azkenean, ba bueno, gertatu ohi den bezala gauza hauekin, ba traizioz, edo bueno, salatu, eta Labianon (Labion), hori ere, bueno, Iruñerrian harrapatu zuten preso, eta normalena izango zen, ba, Iruñera eraman eta han bertan afusilatzea…  

Esataria 1. Javier Mina preso harrapatu zuten beraz.  

Xabier Kerexeta. Bai. Bai. Preso harrapatu zuten. Baina bueno, dirudienez, Iruñeko frantsestuek edo frantses zaleek eta, nafarrak… Baina, ze noski, beti kontatzen da… Historian ematen du mundu guztia zegoela ez?, frantsesen kontra, eta ez zen horrela ere… Eta bueno, frantses zale hauek haren alde atera ziren. Dirudienez, bera ere nahiko txintxo portatzen omen zen frantsesekin eta bueno, preso eta hartzen zituen baina bueno, ez zituen hola, besterik gabe, akabatzen, beste askok egiten zuten bezala. Orduan, bueno, ba harekin ere nahiko ondo portatu eta eraman zuten Frantzia aldeko presondegi batera, Vincennes-eko presondegira.  

Esataria 1. Bizitza barkatu zioten, beraz, esan beharko genuke, ze, normalean, ba afusilatuta hilko zuten, ezta?  

Xabier Kerexeta. Bai. Bai. Oso gauza normala izango zen. Gainera, pixka bat eskarmentua emateko bera baitzen buruzagia, ez? Baina, bueno, dirudienez, ba batzuk bere alde atera eta horrela libratu, bueno, libratu, preso joan zen, baina, hain zuzen, ba, Vincennes, bueno, gaur egungo, gaur egun esango genuke, ez dakit, segurtasun handiko kartzela, edo horrelako zerbait… Bueno, gaztelu bat zen, presondegi bat. Eta hantxe biltzen ziren ba Napoleonen kontrako etsai guztiak, ez?, frantsesak eta ez frantsesak. Frantsesak, bai errepublikazaleak, ze azkenean Napoleonek inperio bat ezarri zuen. Eta baita monarkikoak, noski! Eta bueno, apezpikuak, kardenalak… Halako jendea. Eta gero, beste aldetik, ba bueno, ba, gure Mina hau edo Palafox… Bueno, Zaragozako setiaketa (setioa) oso famatua da, eta Palafox zen haren buruzagia, eta hura ere hantxe zegoen preso. Eta, dirudienez, hantxe aprobetxatu zuen, ba, bere taktika gerrillariak edo, ba hobetzeko, eta han bazegoen militar frantses bat, hura ere preso. Eta beste egitekorik ez omen zutenez, ba bueno, ba hantxe ikasi omen zituen. Bera esaten dugu ba ez zela militarra karreraz, baina hantxe ikasi zituen bestelako teknika militarrak eta.  

Esataria 1. Eskola gertatu zitzaion beraz, kartzela hori.  

Xabier Kerexeta. Bai, nolabait ere. 

Esataria 1. Eta laster utzi al zuten libre?  

Xabier Kerexeta. Ba, 10ean harrapatu zuten, 1810ean eta 14an ja bukatu zen gerra. Orduan frantsesek frantses segitzen zuten baina orain Napoleon ez, juxtu Napoleonen etsaiak handik atera eta gobernua, bueno, hartuko zuten, Frantziako gobernua Orduan ja ere Espainian gerra bukatua eta itzuli zen Iruñera. Gainera oso kuriosoa da. Bueno, bera 1810ean harrapatu zutenean klaro, bere gizonak gelditu ziren han buruzagirik gabe. Orduan bere osaba batek, osaba txikia, Francisco Espoz… Ba, bueno, ikusten zuen han zeozer egin behar zela gerrillarekin jarraitzeko. Orduan berak hartu zuen buruzagitza. Eta gainera, ba ilobaren ospea edo aprobetxatzeko bigarren apellidua (abizena) aldatu zuen. Bera zen Espoz Ilundain Mina, ze(ren) aitaren aldetik ziren biak parienteak (senideak). Orduan, egin zuen ba… 

Esataria 1. Beraz, Espoz y Mina, gerora ezagutu dugun hori…  

Xabier Kerexeta. Hori da. Bera zen berez… 

Esataria 1. Osaba zen.  

Xabier Kerexeta. Bera zen berez Espoz Ilundain. Bai.  

Esataria 1. Javier Minaren osaba.  

Xabier Kerexeta. Hori da. Osaba txikia. Bere, bueno, aitak biak izango ziren lehengusuak. Bata zen Mina eta bestea zen bere aita, Espoz Mina. Orduan, honek Ilundain hori kendu eta Espoz y Mina, horrela jarrita gainera, bueno ba, Mina izen horren, ba bueno, ospea edo aprobetxatu zuen. Baina kontua da gero Francisco Espoz honek sekulako fama hartu zuela eta azkenean, bueno, sekulako… Bueno, gerrillariak ziren, El corso terrestre esaten zioten, ez? Ba, kortsarioak eta behin aipatu genituen, nolabaiteko… Zibilak ziren...  

Esataria 2. Bai.  

Xabier Kerexeta. asko gainera, bandoleroak (bidelapurrak) eta nolabait… Bueno, nolabait ez. Buruzagiak hartu eta afusilatuta, ez? bandolerismo-saiakera guztiak (bide-lapurreria guztiak) apurtu zituena… Baina benetako ejertzito bat egin zuen, gerrillariena, baina ejertzitoa. Hantxe zegoen, hain zuzen, gure Zumalakarregi eta Jauregi  Artzaia, eta halakoak. Baina klaro, gerra bukatu zen eta zer gertatu zen? Ba, Fernando VII.a itzuli zela… Hain zuzen, ba, tronua zegokion eta mundu guztia printzipioz kontent zegoen, baina halako gerrillariak eta klaro, herriaren, herritarren artean sekulako ospea zutenak ez zitzaizkion batere interesatzen, ez? Ez ziren karrerako militarrak, ez ziren batere disziplinatuak (esanekoak) eta beldur handia ematen zioten, ba bueno, ez?, batez ere bere famagatik eta ez?, jendea haren kontra edo jarriko ote zuten nahi izanez gero, eta egia esan, holaxeko zerbait gertatu zen. Militar espainolek ez zuten batere fama onik, ze, hain zuzen ere, militar espainolak frantsesek garaitu egin zituzten behin eta berriro. Eta azkenean bota zituzten frantsesak, baina ingeles eta portugesei esker. Eta baita gerrillariei esker. Egia da gerrilla, gerrillariak ez zirela gauza, ba, frantsesak besterik gabe botatzeko. Oztopatzeko eta sekulako trabak jartzeko bai. Baina berez, botatzeko ez. Orduan, klaro, zer egin gerrillari hauekin? Ba… 

Esataria 1. Tartean, tartean zegoen Javier Mina.   

Xabier Kerexeta. Javier Mina eta bere osaba, adibidez. Eta kargu, bueno, militarrak eskuratuak zituztenak gerra-garaian, ez? Egoera oso irregularra zen eta orduan, bueno, karguak eta ematen zizkieten. Orduan, zer gertatzen da normalidadea (normaltasuna) iristen denean? Ba erregearen asmoa da, ba bueno, hauek baztertzea. Orduan, bi Mina hauek, minatarrak saiatzen dira ba Nafarroako jendea bildu eta estatu-kolpe saiakera bat edo egitea, ez? Estatu-kolpea igual gogorregia da, baina halako indar-erakustaldi moduko bat edo… Hain zuzen, oso modan jarriko zen Espainian, eta ehun eta piko urtetan iraungo zutenak halako saiakerak. Baina gaizki atera zitzaien. Jendea ja gerra bukatu eta gero ez zegoen prest hola borrokan segitzeko beharrik gabe, batez ere, gainera, errege legitimoaren kontra. Orduan, berriro Frantziara alde egin zuten. Eta Frantzian, bueno, nola, hain zuzen, Napoleonen etsaiak izanak ziren, ba bueno, ametitu zituzten.  

Esataria 1. Um, um. Javier Mina nafarraren, ba, historiak eta ibilerak gogoratzen ari gara hemen, Salako leihoan. Esan dugu batez ere gerrillan aritu zela, esan dugu Frantzian ere preso eduki zutela, berriro itzuli Nafarroara, eta berriro azkenean… 

Xabier Kerexeta. Berriro Frantziara. 

Esataria 2. Berriro Frantziara. 

Xabier Kerexeta. Baina orain errefuxiatu modura edo. Baina errefuxiatu modura ere, ba, han ere ez zuen zeregin handirik eta Ingalaterrara pasatu zen. Eta hantxe ezagutu zituen egoera, Hego Ameriketako, bueno, independentzia zaleak, eta haiekin tratuan eta jarri, eta, azkenean, bueno, oso gizon mugitua omen zen, eta berak antolatu zuen espedizio bat Mexiko libertatzera, askatzera, ez?, orduan esaten zuten bezala, libertatzera.  

Esataria 1. Zenbat urte izango zituen gutxi gorabehera Javier Minak? 

Xabier Kerexeta. Ba…  

Esataria 1. Garai horretan?   

Xabier Kerexeta. 25 edo…  

Esataria 1. Mexikora joan zenean.  

Xabier Kerexeta. 20ta, 26, igual 27. Mexikon, egia esan, denbora gutxi egin zuen. Ez dakit.  

Esataria 2. Mexikon hil zen, ezta? 

Xabier Kerexeta. Bai. Mexikon hil zuten, gainera.  

Esataria 2. Hil zuten, gainera.  

Xabier Kerexeta. Bera joan zen, lehendabiziko Estatu Batuetara joan zen, hain zuzen, ba bueno, ez?, espainolen kontrako… 

Esataria 2. Um.  

Xabier Kerexeta. Ze, azken finean, Mexiko ez zen oraindik Estados Unidos de Méjico, baizik eta Virreinato de Nueva España, hau da, kolonia bat, ez?, Espainiaren kolonia bat. Eta hor ibili zen, Estatu Batuetan, ba, laguntzak eta biltzen. Haitin ere egon zen. Eta Haitin, hain zuzen, Simon Bolibar libertadorearekin, ba, elkarrizketa bat izan zuen eta handik animatu zen ja zuzenean Mexikora joateko. Eta hantxe ibili zen, ba, hain zuzen, bere teknika gerrillariak eta aplikatzen. Besteak askoz gehiago ziren, ba bueno, frantsesekin bezala. 

Esataria 1. Beraz, Mexikon espainiarren kontra aritu zen.  

Xabier Kerexeta. Bai. Bai. Bai. Bai. Mexikoren independentziaren alde.  

Esataria 1. Alde.  

Xabier Kerexeta. Eta azkenean egin zuten harrapatu, eta hemen ez zegoen ja inolako barkatzerik edo, eta afusilatu egin zuten, eta bizkarrez gainera. Bizkarrez, bueno ba hori, traidoreei dagokien moduan edo. Azken finean, kuriosoa da. Espainiako independentziaren alde borroka egin zuen gerrillaria hantxe agertu zen Mexikoko independentziaren alde Espainiaren kontra, noski. Eta orduan, bera espainola zelako, ba, afusilatu egin zuten bizkarrez. Baina noski, gero, azkenean Mexikok independentzia lortu zuen eta orduan ja bere gorpuzkinak bildu eta bueno, badago columna (zutabe) bat, ba hori ez?, Independentziaren columna eta hantxe badago beti pizturik egoten den sua, eta hantxe daude bere gorpuzkinak eta bueno, ez?, ez dakit, beti argitua du bere memoria edo, betiko gordea izango da hor, bueno, betiko, auskalo noiz arte. 

Esataria 2. Auskalo noiz arte. Hori da.  

Xabier Kerexeta. Baina behintzat, Mexiko, Mexiko den bitartean behintzat ematen du baietz, eta heroi bat da, ez?, heroi nazional bat.  

Esataria 1. Um. Um. 28 urteko bizitza, beraz. Lehen esan duguna, Javier Mina nafarraren bizitza… 

Esataria 2. Bizitza laburra baina intentsoa (bizia) era berean.  

Xabier Kerexeta. Bai. 18 urterekin edo hasiko zen eta ez zen geldi egotekoa gizon hau.  

Esataria 1. Zumalakarregirekin eta traturik izan ote zuen? 

Xabier Kerexeta. Ez dakigu. Ez daukagu holako berri zehatzik. Kuriosoa da ze Zumalakarregi gari honetan, atera, bukatu zenean gerra eta, kapitain graduarekin bukatu zen. Eta bueno, ez dago gaizki. Baina, Artzain adibidez, ofizioak berak esaten du, ez?, bere ezizenez Artzaina zena koronel gradua lortu zuen. Orduan, Zumalakarregi? Ez zuen gehiegi ere destakatu, ez? (nabarmendu, ez?) Eta gero, gero gerokoak, ez? Gero eramango zuen sekulako sorpresa. Beharbada, horregatik da hain famatua. Ordura arte… Bueno, antolatzaile ona zela bai. Gainera, nola gainera ikasketak bazituen, ba bueno, artxiboak eta ordenatzen ibili zen, eta holako gauzak. Baina hori berez da gauza nahiko grisa, ez?, ez da distiratsua. Gerrillari bezala ez zuen destakatu. Eta… 

Esataria 1. Bere inguruan euskaldun gehiago ibili al zen? Edo hori ba al dakigu, Xabier?      

Xabier Kerexeta. Um. Hemen egon zenean eta…  

Esataria 1. Eta berarekin batera gero, ba, Ingalaterrara joan zenean, handik Mexikora joan zenean… 

Xabier Kerexeta. Bueno, Ingalaterrara osabarekin joan zen. Baina gero ja Mexikora eta bere gisa, bere gisa joan zen. Osaba Ingalaterran geratu eta azkenean aprobetxatu zuen liberalek boterea hartu zutenean Espainian berriro bueltatzeko eta. Baina bestela ez dakigu. Oso, bueno, garaia ere oso erromantikoa da, eta oso indibidualista beste aldetik, ez? Eta bueno, halako ideiak. Badakigu Aviraneta ere ibili zela. Baina Aviraneta beste modu batera ibili zen, eta dirudienez bere asmoa… Bueno, ez dakigu, guztiz kontrakoa. Argi ikusten zuen Espainiak ia Mexikok independentzia lortu eta gero ez zuela deus egiterik. Baina bere asmoa zen Mexikon ba gobernu titere (txotxongilo) horietako bat esaten dena, hau da, Espainiaren menpe egongo zen Mexikoko gobernu independente moduko bat edo ezartzea, ez? O sea que (alegia), interesak erabat ezberdinak ziren. 

Esataria 1. Ederki ba! Hortxe, beraz, Euskal Herriko historiaren pasarte batzuk, beti ere ba Ormaiztegiko, Zumalakarregi museoaren eskutik, Xabier Kerexeta, mila esker...  

Xabier Kerexeta. Bai zuei ere. 

Esataria 1. bisitarengatik. Gaur hamabost hementxe izango zara, ezta?  

Xabier Kerexeta. Hala espero dut.  

Esataria 1. Ondo izan.  

Xabier Kerexeta. Igualmente           

C1
01-06-1998
  • Kerexeta , Xabier
16161149
0:12:00
2994