Koldobika Jauregi: Tradizioa ahazten ari den herria da gurea
Jauregi eskultoreari egindako elkarrizketa luzeko pasarte aukeratua. Bertan, "Dantza" filmean izan zuen zereginaz eta dantzaz dihardu. Bigarren atalean, berriz, artea eta kulturaren transmisioaren inguruan bere iritzia ematen du.
Esataria. Dantza eta natura, biak entzuten dira musika honen atzean. Koldobika Jauregi, egun on.
Koldobika Jauregi. Egun on.
Esataria. Zuk noiztik sentitu zenuen hain lotura indartsua zela hori?
Koldobika Jauregi. Eske gauza berbera dira. O sea, dantza horiek… Aspaldidanik hitz egiten Urbeltzekin eta bueno, bere sinbolismoa eta, konturatu nintzen beraiekin egon arren… Eta gero ja ezin nituela ikusi lehen bezala ikusten nituen dantzak… Nik askotan, pues dantzak, nik uste dut, gehiengoak bezala, ikusten ditugu ba bueno, espektakulu bat bezala, eta hortik ere geratzen da, eta bukatzen da, ezpata-dantza, bere ezpatak, bere gauzak, eta bat-batean berarekin egon ondoren konturatu nintzen ja ez nuela gehiago ikusiko, ezta? Adibidez, ba ez dakit e, zinta-dantza, bueno da dantza bat makil batekin erdian, eta bueno, denok ezagutzen dugu, ezta? Hemen azaltzen da ere, pixka bat pelikulan, ezta? Bera entzunda, eske ez da makil bat soka batzuekin, baizik da bizitza, zerikusia dauka ehuntzearekin; hori da, soka bakoitza da norberaren zilbor-estea, eta gure bizitzan besteekin nahasten joaten gara, trentzatzen, eta nolabait hori da ikusten dena. Eta puntu batetik aurrera, ekuadorrean, bizitzaren ekuadorrean, hasten gara atzeraka, hasten gara nolabait ere lotura horiek askatzen. Eta bere garaian, argazkia dago, Andoainen jasotako, ez dakit, 1920 edo hola da, Andoaingo plazan dago, goiko makilaren gainean egon zen holako kalabaza edo aza-moduko bat, forma bat, eta barruan egoten ziren bi uso. Eta dantza bukatu ondoren ireki zen eta usoa joan zen. Hori da bizitzaren bukaera. O sea, ja, hori ja entzun nionean konturatu nintzen ja ez nuela inoiz lortuko beste modu batean ikustea dantza. Eta geroztik ikusi dut, ikusten dut horixe ere handiz.
Esataria. Dantza, Donostiako Zinemaldian, sail ofizialean erakutsi den euskal filma, oso proiektu berezia, bereziki oso proiektu estetiko eta indartsua, Telmo Esnalek zuzendutakoa, berak jarri dio nahi baduzu, zine-hizkera, Juan Antonio Urbeltzena, berriz, dantzen hizkera, koreografia, eta zure ikuspegi artistikoa. Margolan ederrak osatu dituzue mugimenduetan, zuk, e, gainera, entzun zaitugu pasioz hitz egiten honi buruz… Zure diziplinatik, eskulturatik, urrutira egin duzu mundu artistiko berri horietara. Harrapatu zaitu mundu berri horrek?
Koldobika Jauregi. Bai. Bai. Alde batetik, alde txarra da 5 urte edo kostatu zaigula hau egitea, alde ona da, 5 urte hauetan formatzeko denbora izan dudala. Ezen, ez… Hasi ginenean proiektu honekin, etxera joan eta liburu bat oparitu zidaten Gabon horietan eta zen Ehun kontseilu modisto berri batentzako, zer egin behar duen, eta zer ez duen egin behar, ezta? Eta horietatik batekin geratu nintzen. Zuk kontrolatzen ez baduzu eskutartean duzuna, besteek egingo dute zuregatik. Eta hor hasi nintzen pixka bat murgiltzen ba nire munduan ez zen gauza bat, moda gehienbat, ze beste… erremintak, atrezzoa daudenak, forjak, horiek bai, baina soinekoak, arropa, jantzi horiekin zer egin nuen, zer nahi nuen, zer kontatu nahi nuen… Hortik 5 urte.
Esataria. Tradizioa, hizkuntza berriz janzten. Izan ere, Koldobika, arte berria defendatzen duzu zuk, baina kontzeptu zaharretan oinarritutakoa. Herri honek tradizioa zer den ondo ulertu du?
Koldobika Jauregi. Ez. Ez. Eta gainera ahazten ari da. Nik uste dut tristeena Euskal Herriarentzat da, ahazten ari dela, hamarkadaz hamarkada gero eta urrunago dago tradizioa zer den horretatik, alde eginda dago. Eta gauza berbera sukaldaritza, bat esan genezake, ezta? Merkatuak desagertu dira, Culinary Center bat behar dugu, ezta? Tradizioak iruditzen zaizkigu iraganeko kontu bat, eta orduan eta, gero eta urrutiago daude, ezta? Niretzako nahiko, nahiko triste, baina bueno…
Esataria. Eta zergatik da tristea?
Koldobika Jauregi. Hombre da triste ba, zeren herri batek nortasun bat behar du. Nortasuna ez daukagu bakarrik hizkuntzan, orain arte, garai batean Artzek esaten zuen bezala, hizkuntza, hori da pixka bat herri baten oinarria, baina, bigarrena izango litzateke, gaur egunez planteatzea, ez da bakarrik hizkuntza, baizik hizkuntzaren bidez etortzen den informazioa, informazioa kulturarekikoa. Informaziorik gabe gara herri bat beste edozein herri bat bezala, bakarrik euskaraz hitz egingo dugula. O sea, behar du poso bat, poso kultural bat, eta poso kultural hori ari da desagertzen.
(musika eta letra)
Esataria. Baduzu zuk artea eta mundua bera ulertzeko filosofia bat, modu bat, Dantza proiektuan biak batu zaizkigu gainera: badago alde batetik iraganera, tradiziora etengabeko begiratze bat, baina badago naturaren etengabeko indarraren mireste bat, ez? Natura da zure erlijoa?
Koldobika Jauregi. Bai. Dudarik gabe. Gu natura gara. Hori da ere nik uste dut gaur eguneko konflikto handienetako bat, pentsatzea natura hor, gauza bat dela, hor gure aurrean dagoela, bakarrik noizbehinka disfrutatzeko eta bitartean hondatu dezakegula edo nahi duguna egin dezakegula. Baina ez dira konturatzen hura hondatzen dugunean gu ere geure burua hondatzen ari garela, ezta?
Esataria. Eta naturaren adierazpen minuskulu bat besterik ez da artea?
Koldobika Jauregi. Bai. Noski! Eske artea ez da ezer. Ez artea, ez politika, ez gure gizarteko… Gauza horiek ez dira, horiek dira nolabait engaino bat geure buruari egin dioguna, esan nonbait ere…. Azkenean gizakia kokatu dugu denon gainetik, baina naturak ez du behar gure edertasuna, ez du Dantza pelikula bat behar… ez du behar. Hori da gure konstrukzioa, ezta?, gure konstrukzio mentala, natura oso ondo moldatuko da. Beti esaten da igual artea bukatzen ari dela eta holako tontakeriak esaten dira. Gizakiak pentsatzen du guk sortzen ditugula egoerak, baina egoerak berez sortuta daude. Natura hor dago. Kasualitate bat da. Nolabait da naturari gertatu zaion istripurik txarrena gizakia da.
Esataria. Gizakiaren egozentrismoa.
Koldobika Jauregi. Bai. Dudarik gabe. Dena ari gara hondatzen. Eta Euskal Herrian esan genezake, hori zoritxarrez, gure portaera, beste munduko edozein tokitan bezala dela.
Esataria. Hori erakutsi nahian sortu zenuen Ur mara, Alkizan, jaioterrian, gune berezi bat da, artearen eta naturaren arteko topaketa moduko bat: bisita gidatuak antolatzen dituzu bertan mundu-ikuskera hori ulertarazteko, ez?
Koldobika Jauregi. Um.
Esataria. Naturarekiko sentsibilitatea galdu duen gizarte batean bizi gara?
Koldobika Jauregi. Bai. Argi dago. Argi dago. Mundua nola ari garen hondatzen, nola prezioa jarri diogun eguzkiari, edo, edo arnasteari, edo haizeari… Hori astakeria bat da.
Artearekin gertatzen den beste gauza bat, gainera ari da, fribolizazio bat dago artean, ezta? Eta ez gara konturatzen arteak sakontasun bat behar, baduela, tradizio batean oinarritzen dela, beste edozein zientziak bezala desarrollo (garapen) bat eduki duela, eta nire proposamena eta ni beste batzuetatik (batzuengandik) abiatu naiz, ezta?, proposamena egiteko, natura eta arteak, eta hori batzeko garaian, dago oinarrituta artearen transmisioan. Artearen ezagutzaren transmisioan. Eta transmisio hori derrigorrez behar da.
Hemen jendeak hartzen ditu berarentzako, patenteak jartzen dituzte gainean, eta hor bukatzen da. Eta nik uste hori errore bat dela.
Esataria. Hemen jendeak hartzen du, zer, esan nahi dut…
Koldobika Jauregi. Hartzen du informazioa. Hartzen du informazioa edo gordetzen du informazioa, edo hori, ezta? Ikusten ditugu sukaldariak nola dabiltzan, edo arte, edo arte-tailerretan askotan gauzak nola blokeatzen diren, ez dute erakutsi nahi nola egiten diren gauzak… Jendeak… Ailegatzen da momentu bat, oraintxe proiektu bat dugu non erakusten diogun jendeari nola egin akuarela bat. Akuarela, materiala, edo pigmentuak, edo nola egin arkatz bat… Jendeak dena ahaztu du, jendeak ez du transmisiorik ematen, eskoletan ez zaie erakusten, eta orduan egiten zaie dena “arte-depedienteak”… Hori da beste gauza bat, besteak beste… sortzen ari direnak…
Baina artea berez da transmisioa, eta zuk jasotakoa. Eta nik Chillidarekin harremana izan nuen, eta baita ere Alemaniako beste, Mulher deitzen zen beste batekin, eta hori… Eta kasu guztietan dena zen, nik ematen dizudan informazioa, nolabait ere, informazioa denetarik, zabalean, ez da gauza bat zuretzako, baizik zuk beste bati pasa behar diozu… Eta hori da.
Esataria. Chillida, zure aitapontekoa…
Koldobika Jauregi. Laguna. Laguna. Laguna. Zeren gauza asko, denetarik, esan nahi dut,ez bakarrik estetikoki… Askotan, eta hori da, zahar batek esperientzia bat ere ematen dizu, ez bakarrik, artearekin zerikusia duena, baizik jarrera batekin, bizitzaren aurrean ze jarrera eduki edo ze jarrera eduki, ba hori, arri gara, adibidez, arte-transmisioa: informazio hori nola pasa behar da? Nola lagundu behar den… Bueno, hori da. ba niri interesatu zaidana.
Esataria. Lan handi eta eder asko utzi zituen Chillidak, baina Hernaniko Zabalaga inguruan dauden 40ak ezin dira ikusi gaur gaurkoz.
Koldobika Jauregi. Bueno, eske ja hor hasten garenean ja espazioarekin eta hola, interes desberdinekin, akaso ez dakit, ez naiz sartuko betiko jokoan… Batzuk eta familiakoak, eta familiakoak ez direnak, zer den, baina bai, salatu dezaket, ez dakit, ez egitea instituzioek, beraiek ez egitea ere kolekzio bat altura honetan, Chillidarenak. Hor daude, hor daude salmentan…
Esataria. Esan nahi duzu Chillida-leku ireki gabe ere Chillidaren lanarekin…
Koldobika Jauregi. Egin zezakeen. Ez dago intentziorik. Ez du ez alokatu nahi eta ez egin. Kulturak ez du inongo pisurik gure, gure gizarte honetan ez du inongo pisurik, hemen behintzat. Konturatzen gara muga pasa orduko nola tratatzen gaituzten, baina hemendik 20 minutura nola tratatzen gaituzten; Biarritzera ailegatu bezain pronto, edo hemen. Ez du zerikusirik. Baina bueno, ni bai hasten naiz orain ulertzen…
Esataria. Non dago diferentzia?
Koldobika Jauregi. Errespetuan. Errespetuan.
Esataria. Artistarekiko errespetuan.
Koldobika Jauregi. Bai. Kulturarekiko errespetuan. Hemen ez gaituzte inon errespetatzen. Hala sentitzen gara. Hori da orokorra. O sea, ez da gauza bat nik esatea, baina juntatzen garenean da hola, baina da dena, kantariak, idazleak, antzerkilariak, dena, kultura guziarekiko dago portaera bat, honek ez du ezer balio. Hemen balio du, ez dakit, Culinary modan jarri delako, edo makroproiektuak, Tabakalera bezala, ezta?, nahiko dudosoa bere planteamenduetan baina, gainerantzean… Hori da portaera bat, da jarrera bat, herriko, herriko zuzendariena kulturarekiko… Eta hori da arazo bat, zeren nortasuna eta tradizioa eta hizkuntza bera hor oinarrituta dago, hori…
Esataria. Eta errespetu hori erakundeek partetik zuk ze eratara…