Anna Politkovskaia

Politkovskaia kazetari errusiarra, 1958ko abuztuaren 30ean Nueva Yorken jaio zen. Kazetari gisa Txetxeniako gatazka eta Errusiako presidentearen politikak salatzen aritu zen eta mundu mailan son handia lortu zuen harik eta 2006ko urriaren 7an Moskun pozoituta hil zuten arte.

Euskalerria Irratiko Gizalabak saioko pasarte honetan bere bizitzari buruz gehiago jakiteko aukera daukazu.

Audioa osorik entzun nahi izanez gero berriz, hemen klikatu.

 

 

Irudia: Wikipedia.

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA
Diplomatko gisa.
Diplomatiko moduan, bezala.
Horretaz aparte.Horrez gain.
Sari asko eskuratu. Askotan saritu zuten, sari asko lortu.
Errefuxiatu esparrua. Errefuxiatuak biltzen dituzten gunea, eremua.
Sobietar erako diktadura. Sobietar diktaduraren antzekoa, modukoa, berdintsua. Gisa berekoa.
Larriki gaixotu. Oso modu larrian gaixotu.
Bistan da. Argi dago, agerikoa da.
Lehen informazioen arabera. Lehendabiziko informazioek diotenez.

 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Kazetaria. Eta hementxe dugu kanta honekin batera dantzan estudioan sartu zaiguna Bakarne Atxukarro. Arratsalde on! 

Bakarne Atxukarro. Arratsalde on.  

Kazetaria. Aizu, eta gaur, giza-alaba bat ekarri diguzu, Anna Politkovskaia.  

Bakarne Atxukarro. Ez dakit… zuk ba al dakizu zein den hau?  

Kazetaria. Ez, ez, ez… 

Bakarne Atxukarro. Ba begira, New Yorken jaio zen 1958an, eta gurasoak sobietarrak zituen, baina Ukrainako aldekoak. Nazio Batuen Erakundean lan egiten zuten gurasoek diplomatiko gisa, Amerikako Estatu Batuetan. Eta horregatik, nazionalitate bikoitza zeukan Annak. Kazetaritza ikasi zuen Moskuko unibertsitatean eta karrera bukatu eta bi urte pasata, hango egunkari batean hasi zen lan egiten. Handik Nobaya Gazetara joan zen kazetari, editore eta erredaktore nagusiaren laguntzaile aritzera, baina, horretaz aparte, liburu asko argitaratu zituen. Eta horregatik oso ezaguna da. Eta beno, liburu horiei esker, sari asko eskuratu zituen. 

Errusiatik kanpo Politkovskaiak onarpen orokor bat jaso zuen, batez ere, Txetxenian egindako lanagatik. Han, beno, maiz bisitatu zituen ospitaleak eta errefuxiatu esparruak, elkarrizketatzeko eta jakiteko zer gertatzen ari zen han, ez? Bere helburua zen, benetan zer gertatzen ari zen gizarteari hurbiltzea eta ezagutaraztea, ez? Horregatik, beno, Txetxeniako gerrari buruzko artikulu kritiko ugari idatzi zituen. (…) Errusiako indar militarrek, txetxeniar errebeldeek eta Errusiak babestutako administrazio txetxeniarrak egindako gehiegikeriak deskribatu eta salatu zituen. 

Kazetaria. Ze arriskutsua! 

Bakarne Atxukarro. Oso, oso, oso. Putin ere ez zuen batere gustuko, eta Putinen Errusia, bizitza huts egindako demokrazia batean liburuan Errusiako sistema politikoa kritikatu zuen. Liburu horretan Errusiako zerbitzu sekretuari ere leporatu zion askatasun zibil guztiak zapaltzea. Sobietar erako diktadura ezartzea. Eta ja honekin ja, akabo. 

Kazetaria. Bai, bai. 

Bakarne Atxukarro. Behin baino gehiagotan, beno, preso zeuden bahituak askatzeko negozioetan (negoziazioetan) parte hartu zuen eta 2004an pozoitu egin zuten. Asi ke (beraz), larriki gaixotu zen, konortea galdu zuen… 

Kazetaria. Bai, bai, ez zen hil, baina oso larri gelditu zen. 

Bakarne Atxukarro. Bai, bai, bai. Baina ia-ia, e? 

Kazetaria. Beste behin gehiago pozoia, ezta? 

Bakarne Atxukarro. Horixe. Eta beno, bistan da, Errusiako agintariek gogor jokatzen zutela, ez? Eta ez da harritzekoa, beraz, maiz Annak heriotza mehatxuak jaso zituela. Beno, kazetari deseroso bat bihurtu zen, ez?. (…) 2006an Errusiako egunkari bat izeneko liburua idatzi zuen. Bertan Putinen bizitza eta ustelkeria kontatzen zituen, baina ezin izan zuen argitaratu, zeren, egun batean, bere etxeko aszensorean (igogailuan) bi aldiz egin zioten tiro buruan eta hirugarren aldiz sorbaldan. Lehen informazioen arabera, enkarguzko hilketa izan zen, baina inoiz ez zen jakin nork enkargatu zuen hilketa. Hala eta guztiz ere, liburua Annaren hilketatik urte betera kaleratu zuten, horren ostean, UNESCOren prentsa askatasunaren munduko saria eman zioten Medellinen. Eta beno, orain, bitxikeria bat esango dizut, zeren 2022an Errusiak Ukraina inbaditu zueneko lehen egunetan, errusiar anonimo batzuk inbasioaren aurkako intsigniak jarri zituzten Annaren hilobian.  

Kazetaria. Eta bere hilobia Errusian dago?  

Bakarne Atxukarro. Bai. Errusian dago bai, bai, bai, bai. 

B1
25-04-2023
30255521
00:03:58
1478