Skip to Content -
05/21/2025 | 19
Egileak bere ama hartu du idazgaitzat: XX. mendearen erdia pasatuxea zela jaiotako emakumea, baina bizimoduan askoz lehenagoko ezaugarriak dituena: etxean urik ez zeukan baserri batean jaioa, txikitatik lan eta lan jardundakoa, amets eta ilusioetarako tarterik gabe hazitakoa, era guztietako autoritateen aginte eta beldurraren pean bizi izandakoa: neskame lanetan orain, mojen mende gero, guardia zibilen astinduak noiznahi, ugazaben mespretxuak aldiro. Estilo berezi bezain pertsonala ageri du idazleak: kolorez bustia eta txinpartaz jantzia, inpresionismoaren pintzelkada arinak eta espresionismoaren argi-itzal bortitzak uztartzen dituena, erromantizismo ukitu batekin beti. Hala, historiak bazterturiko gizon-emakume xume guztiekiko enpatia sentiarazteaz gainera, geure ingurura begiratzen ere erakusten digu, lehen behakoan oharkabean pasatako min eta injustiziei erreparatzeko. -
05/21/2025 | 15
Boston, 1974. Mary Pat Fennessy ama langilea da, eta langile-klaseko auzo irlandar batean alaba aurrera ateratzeko borrokan bizi da. Jules, bere alaba nerabea, udako gau bero batean desagertu da, eta Mary Patek bilaketa gupidagabe bati ekin dio. Bilaketa horretan, delinkuentziaren, arrazakeriaren eta bere komunitateko boterearen arteko lotura ilunekin egiten du topo. Hiria irakiten ari da eskoletako arraza-integrazio gatazkatsu bategatik, eta, aldi berean, Mary Pat mundu arriskutsu batean ari da sartzen. Mundu horretan, leialtasuna odolez ordaintzen da eta egia hilgarria izan daiteke. Etsipenari eta erresistentziari buruzko istorio lazgarria da Erruki Onez. Thriller handien pultsu narratibo bizi-bizia du eta girotzeak 70eko hamarkada aztoratura garamatza. Dennis Lehanek —Mystic River eta Shutter Island eleberrien egileak— tentsio handiko nobela hunkigarria idatzi du. Orrialde bakoitzak eskuak erretzen dizkigu, infernuari ere aurre egiteko prest dagoen ama baten suarekin. -
-
-
-
-
05/09/2025 | 65
1780. Beitia sarjentua eta bere dragoiak Texasko Azuzena Acostarekin batera doaz. Espainia Berriko lurraldean barneratu den talde bati jarraika ari dira, zeina baitago franko-kanadarrez eta sauk-renard indiarrez osatuta. Hainbat triburen lurraldeak zeharkatu ondoren, iheslarien arrastoa galdu, eta Beitia sarjentuaren taldea Louisianako Sainte Genèvieve herrira iritsi da. Han, Thérèse Beaubien ezagutuko dute, Armand-en ama. Bertan jakinaraziko dietenez, britainiarrak —gerlari kopuru handia hartuta, horratik!—, Mississippin behera datoz, San Luis de Ilinueses herrira buruz, erasotzeko asmoz. Iheslariak gerlari talde handi horren parte direla pentsatuz, Azuzena Acosta eta Beitia sarjentuaren dragoiak San Luisera joango dira eta, han, historikoki San Carlos gotorlekuaren bataila izenez ezagutuko den honetan parte hartuko dute. -
05/09/2025 | 83
"Asi gaitezen komunismoarekin alkar-izketan" aldarrikatzen zuen Joxe Azurmendik 1964an, 23 urterekin. Biziberriitzeko, ikusi, ikasi eta berritzea omen zegokien euskaldunei, entzun zaleak izatea. Bada, hirurogei urtetik gora beranduago, Azurmendi bera zenbait autore feministarekin (Jule Goikoetxea, Judith Butler...) elkarrizketan jarri du liburu honek. Ustez bi mundu ezberdinetakoak izanagatik, gizakia eta mundua ulertzeko moduetan pentsa zitekeena baino gertuago daudela erakutsi da: giza jainko zeru-semearen kritika, gorpuztasunaren aitortza, natura/kultura bestela josteko saiakera, hizkuntzaren zentraltasuna, loturetan eta loturei eskerrak askatzeko egitasmoa,.. Eta, oinarrian, intuizio partekatu bat: "Gizaberetxoak gara". Horrela, Azurmendiren baieztapena berretsi, gaurkotu eta aberastu da. -
05/07/2025 | 51
lkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrietaren hirugarren ipuin liburua, nahiz eta guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak, diesel jendea: errutinari aurre egiteko grinarik gabe dabilen idazle blokeatua, haurren urtebetetze ospakizunak kondena zaizkion aita etsia, laurogeitaka urteko pintore baten misterioa deskubritu nahi duen kazetari prekarioa, suizidaren maitasuna bilatzen duen mutilzahar desesperatua… Eta hala ere, edo justu horregatik, Bertol Arrietaren liburua ez da batere pesimista, ipuin ia guztiak zeharkatzen dituen umore ukitu -batzuetan malenkoniatsu- batek, bizitzaren ataka gaiztoei irribarre batekin aurre egin nahi horrek, hondo-hondoan ikuspegi bitalista bat ezkutatzen baitu. -