Skip to Content
-
-
-
-
-
05/07/2025 | 43
Elezaharrez, antzinako borrokez eta naturaren taupada geldiezinez inguratuta hazi da Aturi, aldi berean bizileku eta etsai izan daitekeen oihanean. Txikitatik, bere herriaren, mukaxien, jatorria azaltzen duten istorioak entzun ditu, eta ehizaren, biziraupenaren eta basoko espirituekiko errespetuaren sekretuak ikasi ditu. Baina bere patua gertaera tragiko batzuek markatuko dute: aitaren erailketak, katakanu beldurgarrien aurkako gerrak eta bere erresistentziaren mugara eramango duen erbesteratzeak.
Prosa erakargarria eta erritmo bizia darabiltza Jon Arretxek, irakurlea iniziazio eta erresistentziako kontakizun epiko batean murgilarazteko; tradizioa eta magia elkartzen ditu biziraupenaren aldeko borrokaren gordintasunarekin. Lurraren taupadak ez da abenturazko istorio bat huts-hutsik, lurrarekiko loturari, arbasoen memoriari eta patuaren bilaketari egindako kantua ere bada.
Espainiako sari nazionalean finalista izan zen. -
-
-
-
-
05/07/2025 | 31
Iberdrolak bere dorrea morez argiztatu zuen martxoak 8 hura mugarri izan zen euskal feminismoan: mugimendu feministaren agortzea bera ikusi zuten askok ekintza hartan. Feminismoa balio multzo soil gisara ulertzetik harago, ordea, perspektiba zabalduz problematizatu behar da. Bide horretan, euskal feminismoak emandako genealogia eta analisirako begiradatik, liburuxka honen anbizioa da feminismoa askapenerako (bai nazional, bai sozial-kultural) paradigma izendatzea. Horretarako, Euskal Herrian feminismoetatik bizitzen ari garen korapiloei izen-abizenak jartzeaz gain, gogoeta pertsonal eta konpartituak biltzen ditu, teoria hutsean geratu gabe, jarduteko intuizio eta bide posible batzuk azalduz. Minak jaurtigai legez erabili beharrean, emozio kolektiboak politizatu eta guztiontzako askatzaileak izango diren proposamenak egitea beharrezkoa baita.