Liburu honetan idazleak bere bizitzan euskal gizarteari eskaini dizkion teorien jatorrietara murgiltzeko aukera ematen dio irakurleari.
Jorratu duen ibilibide ideologikoa garatzeko ibilbide horren oinarrian izan dituen pentsalariak ezagutuko ditu irakurleak. Munduan bizi diren
gertakariek ere isla izan dute Bikilaren pentsamenduaren garatzean. Horrela errenteriako idazlearentzat Lotsaizuna, gure sinboloak, nazio
askapena krisi sistemikoen garaian, klasea, generoa, sozialismoa edo abertzaletasuna gure herrian, burujabetasuna edo langileriaren borroka
dira orri hauen artean jorratzen dituen gai batzuk; baina ez da geratzen Bikila, gogoko du begiratzea Europan antzematen den alaitasun gutxiagoren kontua, Katalunian edo Ukrainian bizi duten egoera, Naziotronika, langileria borrokan, ezkerra norabide bila, dira beste gaiak ere jorratzen dituenak pentsalariak.
Azken ataletan pandemian ondoren bizi dugun gizartea eta literaturako zenbait idazleen lana ere aztertzen du guretzat Joxek, "Bikilak".
Modu batean liburu honetan biltzen diren idatziak bere ibilbide idelogiakoaren bilakaera erakusten dio irakurleari. Aldi berean eskaintzen dituen azalpenak bere ibilbide ideologikoaren garapena ulertzen lagunduko du irakurlea.