Lan honetan, euskaldunen «euskara-gaztelania» kode-alternantziaren erabileraren eta euskaldunen euskara-gaitasunaren arteko harremanetan sakondu dugu, galdetegi bidez jasotako 305 euskaldunen emaitzetan oinarrituz. Azterketa kuantitatiboak aukera eman du, batetik, kode-alternantziaren erabilera euskaldunen artean oso zabalduta dagoela frogatzeko, euskara-gaitasun baxuagoa zein euskara-gaitasun altuagoa dutenen euskaldunetan. Eta bestetik, emaitzek erakutsi dute, oro har, kode-alternantziaren erabileran hizkuntza-gaitasunari loturiko hainbat aldagaik (gaitasun osoa, erregistroen erabilera, euskararen erabilera) eragina dutela, harremanak konplexuak izan arren. Emaitza horiek eztabaidatu egin ditugu euskal soziolinguistikako lanen argitan, eta aurrera begirako ildoak ere proposatu ditugu, euskaldunen kode-alternantziaren erabilera eta jarrerak hobeto ezagutzeko bidean.