Bidasoa ibaiak, bere mugako izaeragatik, gertaera historiko asko eta askotarikoak ikusi ditu, haren ibaiertzetan hizkuntza ezberdinak entzun ditu, ospakizun eta tragedia handiak jaso ditu, eta, ezinbestez, denboraren joanaren lekuko bihurtu da. Bidasoa ibaia da erakusketa honetako protagonista, eta bizia hartzen du, bertako biztanleen ahotsen bidez.
Bitamine Faktoriak (Helga Massetani Piemonte) eta Los Viajes de Aspasiak (María José Noain Maura) egindako ikerketa batetik abiatzen da Atlas Emocional del Bidasoa proiektua. Bertan, talde-inkestak eta -elkarrizketak eginez, Txingudiko badiako eta bere inguruko biztanleek ibaiaz duten pertzepzioa jaso zen. Gai aipagarrienak aukeratu ziren artista-liburu bat argitaratzeko. Elena Odriozolak ilustratutako hamar koaderno literario eta historikok osatutarikoa. Orain, erakusketa hau osatzen duten hamar moduluak bihurtzen dira, instalazio artistiko gisa, oroitzapenak gogora ekarri, emozioak piztu eta nahastu, eta izan ginena, garena eta izango garena ahanzturatik berreskuratu nahi dituena.