Filter by
Iggy Urk tribuko kide bat da. Urkak liskarti samarrak dira, eta bizar eta hanka iletsuak dauzkate (bereziki emakume batzuek). Urkek harkaitzei bultza egitea eta muskerrak harrapatzea gustatzen zaie. Eta Urk Tribuaren Festa ere atsegin dute. Festa hori antolatzen denean, Urk mutilek gerlari bihurtzeko proba egiten dute. Baina Iggy ez da beste Urkak bezalakoa. Gauzak asmatzea gustatzen zaio. Eta horrexegatik ez da benetan ahalegindu aizkoraerabiltzen ikasteko. Baina zoritxarrez, Proban suge handi bat hil behar du, aizkora erabiliz. Eta horrela hasten da istorio hau. Suge erraldoi batekin, aizkora batekin eta (azken minutuko) asmakizun burutsu batekin.
Sei harribitxi. Giltza bat. Eta neska batek bakarrik salba dezake mundua!
Hamar urte betetzen dituen egunean, Sophieren bizitza betiko aldatzen da. Baso Ilun misteriotsuko ate magikoaren Zaindari berria bihurtzen da, eta bere ardura izanen da han bizi diren izaki gaiztoak gure mundura ez sartzea. Baina ezbeharra gertatzen da: Iratxoen Erregeak atea zabaltzeko giltza lapurtu du!
Liburu honetan modu praktikoan aurkeztu nahi zaizkie hainbat arlotako ikasleei analisi kimikoaren xehetasunak, baliabideak eta mugak. Ikasteko tresna erabilgarri bat egitea izan da helburu nagusia. Horretarako, metodologia analitikoaren orokortasunak azaltzeaz gain, hau da, lagina jasotzen denetik azken emaitza lortu arte, bildu nahi izan ditugu kutsatzaileak agertzen diren ingurumeneko esparru nagusietan erabiltzen diren berariazko metodoak ere. Besteak beste, airearen analisia aintzat hartu da eta bereizi ditugu materia partikuladuna eta gasak aztertzeko teknikak. Ondoren, uraren analisian eta zoru, sedimentu eta hondar solidoen analisian erabilitako prozedurak eta metodoak bildu ditugu. Azkenik, ingurumen-kutsaduraren ziklo osoari amaiera emateko, jakien analisia ere sartu nahi izan dugu gaur egun giza osasunarekin duen garrantzia dela-eta.
2011-2013 tartean Puerto I espetxean idatzitako bertso eta olerkiak kronologikoki antolatuta bildu ditu oraingoan Ibon Muñoak, “Ametsen txokoan bizi naiz” liburuaren ildo eta ordenari jarraiki. Guztira 145 bertso eta olerki.
Hiztegi Hau Nafarroako latin irakasle talde batek egin du 2011 eta 2014 urte tartean, Collatinus on-line hiztegian abiaturik. Honat Euskolatinus lan taldea: Edurne Aranburu Carrera, Ana Botello Hernández, Susana Delas Villanueva, Javier Eslava Arce, Lourdes Goño Larraya, Ander Gómez Urtasun, Maite Jurio Bidarte, Helena Sainz Goñi, Jesús Madinabeitia Ortiz de Lazcano, Begoña Martínez Lasheras, Mertxe Uribe-Etxebarria Otaduy eta Amalia Zubillaga Mina
Kartzelatik ihes egitea omen da presoaren lehenbiziko betebeharra. Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako kronika-erreportaje sorta zabal honetan, azken 50 urteetan euskal gatazkarekin loturik egon diren espetxeetako ihesaldi eta ihes-ahaleginetako batzuk kontatzen zaizkigu, kontakizunerako hainbat teknika erabiliz baina betiere tonu alai batean, edozein izanda ere iheslari batek betipizten duelako irribarrea
Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan, nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak. Epika goitarrak bukatuak diren gaurko Euskal Herrian badirelako itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeak
Jarraitu
HABEren Orriak