Filter by
Jendaurreko mintzaldirik ezagun eta ederrenetako bat. Indiarrek jende zurien aurrerabide zoroari eginiko kritika. Ekologiaren premia iradokitzen duten ideiak. Izadiaren aldeko aldarrikapena, inoiz baino beharrezkoago dena.
Antzerki herrikoiari fidel, nortasun ageriko pertsonaiak marrazten dizkigu Ximun Fuchsek, irakurlearen begietara berehalakoan identifikagarriak, eta beraien arteko jokoan sortuko ditu umorerako paradak, baina baita hunkipenak estutzerainoko momentuak ere. Ez du distantzia batetik idazten ordea. Berak sortutako pertsonaiekin barre eginen dugu, edo negar, baina idazlea ez da beraiez trufatzen, eta ez du beraiekin errukirik adierazten. Auzokoak ditu azken finean; bera ere sentitzen da haien parte. Horrek egiten du antzerki hau hain egiazkoa.
1937ko maiatzaren 27an, Espainiako Gerra Zibil bete-betean, Mexique itsasontzian abiatu ziren Bordeletik Mexikora 456 ume, guztiak errepublikazaleen seme-alabak. Hiruzpalau hilabeterako joan ziren, hori zen asmoa, baina Errepublika galdu izanak eta ondoren Bigarren Mundu Gerra hasteak erbesteratzea betikotu zuen.
Sebastian Salaberriaren "Neronek tirako nizkin" liburua 1964an argitaratu zen lehenengoz, eta oraingo hau hirugarren berrargitalpena da. Bertan 36ko gerran soldadu ibili zen gazte baten ibilerak kontatzen zaizkigu era autobiografikoan.
Natura ulertarazten eta maitarazten duten ipuinak. Animalien eta gizakiaren arteko harremanak. Ekologiaren aldeko mezu ugari. Haurrek nahiz helduek irakurtzeko egokiak.
Eskolako laborategian gertatutako istripu handi baten ondorioz, [Kati] plastilinazko bihurtu da. Edozein forma har dezake, eta nahieran kendu eta jar ditzake bere gorputzeko zatitxoak. Eta hara! Botere horiei esker, jauzi batez sartu da esku artean daukazun liburu honexetan.
Testu hau 1978an argitaratu zen lehen aldiz. Ordutik, gauzak asko aldatu dira. Pertsonen bizitza ere aldatu da, baina, ongi erreparatuz gero, hainbeste ere ez da aldatu, edo ez beharko lukeen beste. Egiaz, pertsonen artean ezberdintasun material handiak daude oraindik, eta oraindik ere hitz egin dezakegu klase sozialei buruz. Edizio honetan, ilustrazioak baizik ez dira aldatu, eta euskaraz jartzean ere, tamalez, kontatzen direnek indarrean segitzen dutela ikusten dugu.
Dibulgazio antropologikoko saiakera eleberritua da. Bertan, oro har, gizonen eta emakumeen kontakizunak agertzen dira, baina emakumeak elkarren artean konektatuta dauden hainbat istorioren protagonista gisa agertzen dira. Horietako batzuk benetako gertakarien parte dira, eta elkarrizketa bidez jasotzen dira. Testuak biografiak, historia soziala, tradizioak, ohiturak, elezaharrak, leku eta gertaera zehatzei buruzko datu historikoak jasotzen ditu.
Nash Elizondo psikologo forentseak sorginkeriari buruzko kondaira baten jatorria dokumentatu du Legarrea leizean, Nafarroako Ibar Lasaietako batean, baina leizera jaitsi denean, duela hiru urte desagertutako Andrea Dancur gaztearen gorpua aurkitu du. Kasu horrek eskualde osoa hunkitu zuen, eta emakume bat dago kartzelan neska hura hiltzeagatik. 2020ko martxoan gaude, pandemiaren hasieran eta itxialdiaren atarian. Aurkikuntzak eta arrasto berriek ikerketa berriro irekitzera behartzen dute, oraingo honetan metodo zientifikoa erabiltzeaz gain, inplikatuen psikologian sakonduz etaantzinako misterioak ezagutuz ere bai.
Liburu hau Angel Ugartebururen biografia dela pentsa daiteke, baina hori baino gehiago da, idazlearen ibilbidea belaunaldi oso batena ere bada eta. Baserritik irteteko garaia du abiapuntu "Hegan eta jare" izeneko liburu honek, seminariora ikastera joan zen unea, artean mutikoa zela. Handik aurrera, bizitzako ibilbidearen berri ematen du: seminarioko urteetako bizipenak, han egindako lagunak, abade egiteko erabakia hartzeko unea, osteko urteak, ikasketak eta lan-urteak...
Jarraitu
HABEren Orriak