Ikerketa honen abiaburua Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak bultzatu- tako ikerketa beka izan da. Hain zuzen ere, lan hau, Hernaniko Udalak sus- taturiko ikerketa beken hirugarren lana da; oraingo honetan emakumeek lan munduan izan duten ekarpena jaso nahi izan da.
Hori dela eta, esku artean duzuen ikerketa honen bidez, 1939-1975 urte bi- tarteko Hernaniko emakumeek egindako lan ezberdinen testigantza bildu nahi izan da, ahoz eta irudiz; emakumeei eurei, ahotsa emanez eta Herna- niko historia osatu nahian. Izan ere, egindako hainbat ikerketa lanetan, eta herriko memorian, emakumeak oro har, bigarren mailakotzat hartuak izan dira eta beraz, euren parte-hartzea ezkutatua geratu da. Ikerketa honek, egoera horri buelta eman eta emakumeek herriari, kasu honetan Hernaniri, egindako ekarpenari argia eman nahi izan zaio.