Zailtasun askori eginbehar izan zieten aurre.
Munduan zehar ibili ziren; familia pobreziatik eta kartzelatik atera zuten;
parasito hilgarri bat garaitu zuten; gertukoak gosez ez hiltzea lortu zuten.
Emakume izanik, zailtasunak bikoitzak ziren haientzat, askok uste baitzuten ez zirela
gizonak bezain azkarrak eta trebeak.
Zorionez, hantxe zeuden landareak. Gizon aditu askorentzat ez ziren animaliak
bezain interesgarriak eta biziak, etaez zuten haien hainbesteko arretarik jaso.
Talde perfektua jaio zen orduan.
Landareei -eta zorte puska bati!- esker, Ieanne Baretek munduari bira
eman zion; Elizabeth Barberrek kartzelatik atera zuen se narra;
Tu Youyouk Nobel sari bat irabazi zuen.
Emakumeei esker, azukre-kanabera gozoagoa bihurtu zen; Pazifikoko
algei izena jarri zitzaien; patatek irin bihurtzen ikasi zuten.
Eta hala, urratsez urrats, emakumeek eta landareek mundua aldatu zuten.
Viriditasez bete zuten, bizitza eta energia ona ematen duen berdetasun apartaz.
Haien kontakizun batzuk dira hauek.