
Sakontze egitasmo honen xedea itzulpengintzak (eta, neurri txikiagoan, interpretazioak) euskararen normalizazioan daukan eragina aztertzea da, erakunde publikoei erreparatuz; orain arte arlo honetan egindako lana azalduko
da, eta etorkizuneko erronkak aipatuko dira ondoren.
Horretarako, lehendabizi, gaiaren hastapenak aurkeztuko dira; ondoren, hizkuntza baten normalizazioan erakunde publikoek daukaten betebeharra azalduko dugu. Jarraian, zenbait erakunde publikoren lana azalduko dugu; hain
zuzen ere, Eusko Jaurlaritza, Eusko Jaurlaritzaren mendeko arlo batzuk eta Gipuzkoako Foru Aldundia izango ditugu hizpide; maila apalagoan aipatuko ditugu zenbait udalerrik, Nafarroa Garaiak eta Iparraldek bizi duten egoera.
Lanaren azken partean itzulpengintzak eragin ditzakeen arazoei erreparatuko diegu; bukatzeko, aurrera begiratuko dugu, etorkizuneko erronkak aipatu eta arlo honetan eman daitezkeen zenbait aurrerapauso iradokiko dira.