Gramatika hau "Euskal Gramatika Sintaktikoa" izenburuaz aurkeztua izan da. Sintaxiari buruz asko teorizatu da, baina gero gramatikak lantzeko orduan, gehienetan morfología hartzen da gramatika oinarri. Morfologiak hitzen kokapena eta hitz horiek hartzen dituzten formak izaten ditu aztergai nagusi. Alegia, hitzen kategorien sailkapena cta hitz horiek hizki eta flexioaren bitartez hartzen dituzten formak. Sintaxiak, aldiz, perpausa du abiapuntu. Perpausak izan daitezke arruntak, elkartuak edo perpaus nagusiari txertatutako menpeko perpausak. Horiek guztiak aztertzen dira liburu honetan.
Perpausa izanik sintaxiaren jerarkian elementu gorena eta deskribapen abiapuntu, perpausa egituratzen duten barne osagaiak ditu gramatika honek aztergai: sintagmak, sintagmak osatzen dituzten kategoria morfologikoak eta fonemak. Sintaxiaren eginkizuna perpausaren egituretan parte hartzen duten elementuen jerarkia, distribuzioa, funtzioa, komunztadura, ezabaketa eta abarren deskribapena egitea da.
Gramatika honetan baita ere euskal prosodia (intonazioa eta azentua) aztertzen dira. Gai hori eztabaida askoren iturri izan da. Gramatika honen egileak euskaldunok ditugun prosodia desberdinak aztertu ondoren, bere iritzia agertzen digu, eta adierazten zein izan daitekeen euskararentzat prosodia batu egokiena.
Xabier lturriak badu "quechua'ri buruz gazteleraz idatzi eta Perun argitaratutako beste gramatika liburu bat. Hizkuntza hori ikertzen jasotako ezagutza eta egileak luzaroan euskararen egituretan murgilduz egindako ahalegin eskerga du liburu honek jatorri. Bertan, aurkituko du irakurleak gramatika deskribapen berritzaile eta landua.