Euskal Autonomi Estatutuaren ondotik (1979) bideratzen den hezkuntza elebidunak ez ote du bere gaina joa? Orduan ezarritako hezkuntza-politika indarrean egonda, nola bidera daiteke arrakastaz egun aldarrikatzen den eredu eleaniztuna, euskal lurralde osoan ikasleriaren zein ikaslearen erdiak baino gehiagok erdal elebakarra izanez segitzen duela jakinda? Esaten bada eleaniztasunaren helburua dela ikasleak euskara, frantsesa edo gaztelania eta atzerriko hizkuntza bat erabiltzeko gaitasuna izatea, nola lortzen da hori egungo hezkuntza-politikaren esparru juridikoaren barruan?
Historiak erakutsi digu Estatu-Nazioek beren nazio politikoa hezkuntza-sisterna nazionala zentralizatuz eta homogeneizatuz eraiki zutela. Horrela lortu zuten Frantziak eta Espainiak Euskal Herri eus- kalduna errotik asimilatu eta deseuskalduntzea. Honetaz jabetzeko egile beraren Hizkuntza-asimilazioa eta hezkuntza-sistema Euskal Herria liburua (2016) irakurtzea gomendatzen da.
Hemen jadanik ahitutzat jotzen den eredu autonomikoari aurre egin eta hari gain hartzeko, egileak euskal hezkuntza-sisterna nazionala eraikiz joateko proposamena zabaltzen du, zeinetan, lurralde deseuskaldundua euskaldunduz joateko, lehentasuna euskarazko irakaskuntza ziurtatzean ezartzen baita.
Hori litzateke gehiengo erdaldun elebakarrak eleaniztun bihurtzeko biderik ziurrena.