Filter by
Elzéard Bouffier artzainaren istorio zoragarria duzu eskuartean, Probentzako eremu zabal batean zuhai¬tzak landatzen urteak eta urteak eman zituen gizonaren istorioa. Kontakizuna 1913an hasten da, idaz¬leak zuhaitzak landatzen zituen artzain bakarti bat ezagutzen duenean, eta handik 32 urtera bukatzen, gerra ondoren eskualdera itzuli eta aspaldi ezagututako eremu hustu eta landugabea bizi-bizirik eta berdetasunez jantzia aurkitzen duenean.Jean Giono Frantziako XX. mendeko idazle handienetako baten kontakizun eder hau bizitzaren suntsipenaren aurkako mezu sutsu bat da, harmoniaren aldeko kantu soil eta xumea, oreka horren bitartez gizakiek eta animaliek bizileku duten lurra zaindu eta aberasten baitute, landareen erreinuaren jarduera isil eta eraginkorra lagun.
Liburu honek Psikopatologiaren eremuko oinarrizko ezagutzak garatzea du helburu. Horretarako, berez konplexuak diren kontzeptuak eta sailkapenak modu ulergarri eta hurbilean azalduta daude.
Psikologian dauden sailkapen sistemetatik hasita, kontzientzia, oroimena, psikomotrizitatea, sexualitatea eta abarren psikopatologia landu dugu.
Beraz, erabilgarria da, bai lehenengo aldiz gaira hurbiltzen direnentzat, bai arlo honetan sakondu nahi dutenentzat.
Karabana batean bizi bazara, ohituta zaude toki batetik bestera ibiltzen. Ama bere buruarekin berbetan hasten denean, badakit laster hanka egingo dugula. Oihuta nago ia aldi berean kaixo eta agur esaten. Horregatik saiatzen naiz inorekin loturik esturik ez sortzen. Paso. Txoriak bezalakoak gara gu: beti hegan, segadetatik ihesi ezerk edo inork harrapa ez gaitzan. Errepideak tira egiten digu.
Mundu hobeagoaren bila dabiltzaten pertsonei zuzendutako liburua duzue esku artean, Jabier Lertxundi ekonomian doktoreak nahiz soziologian lizentziatuak eta Itzarri Consultingeko koordinatzaileak idatzia, Koikili Lertxundiren euskaratze lanak lagundua.Beraz gaiak badu garrantzia, baita edukiak zein hizkuntzatan idatziak dauden ere, publiko helebidunari zuzendua beraz. Egungo krisi egoera hobeto ulertzeko asmotik abiatuz, norberak egoera honi aurre egiteko dituen aukerak jorratzen ditu. Hots, haurnasketatik ekintzara garraiatzen gaituen bidea jorratzen du liburuak, talde lanean irtenbidea aurki dezakegula frogatzen saiatzen dena alegia.
Bere bizitzako zertzeladak eta bere ikerlanetako gorabeherak kontatzen ditu, elkarrekin uztartuta, Felix Zubiagak lan honetan, bost urte zituela ama hil ondoren pasatu zituen estutasunak oroitzetik hasita. «Politikak ezingo du luzaroan zientziaren argia izkutatu, ezingo du zientzia judizialitzatzen jarraitu», dio, oso ikuspegi kritikoz, amaieran
Jarraitu
HABEren Orriak