New Books Card - Liburutegia
Gurean zer berri? Zaharrak berri 10
Labayru Fundazioak Etnografia atalak blogean azken urtean argitaratutako artikulu hautatuen bilduma aurkeztu nahi izan du bilduma honen bidez. 10. ale honetan, euren izaerari lotutako gai interesgarri eta zoragarriak bildu ditu, hainbat egileren eskutik: arkitektura eta tradizioa Zeberioko baserrietako harrizko inskripzioetan, kultura musikala bilbainaden bidez, edota nekazaritza-jardun ahaztuen inguruko hausnarketa galburuak batzeari buruzko artikuluan. Bizitzaren zikloak eta ospakizunak ere presente daude. Lanbideei dagokienez, Hazparneko zapatagintza eta Ondarroako enpakadoreen zeregina aztertu dute. Azkenik, euren ondarearen alderdi fisiko zein sozialak jorratu dituzte: Gorbeiako ermita, giza dorre edo gazteluak, eta Munduko Arrozak ekimena.



