detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Author: Iñigo Beitia Zabala; zuzendariak, Josu Martinez Martinez, Josu Amezaga Albizu

Euskararen normalizazio prozesuaren azterketa: Lautadako Kuadrillako kasua

Azken urteetan kezka areagotu da euskalgintza zein erakunde publikoen aldetik euskararen normalizazio prozesua dela eta. Ikerketa hau, beraz, testuinguru honen baitan kokatu behar da. Lanean zehar eredu teoriko bat proposatzen dut euskararen normalizazio prozesuaren egungo egoera ulertze aldera. Honetarako, berriz, gizarte antropologiak eskaintzen dituen tresna metodologiko eta teorikoetan oinarritu naiz, euskararen normalizazio prozesua aztertuz eta berau testuinguru kulturalean txertatzeko asmotan. Gero, behin eredu teorikoa definituta kasu azterketaren lanketa Araban kokatuta dagoen ¿Lautadako Kuadrilla¿ izeneko gune administratiboan egin dut. Amaitzeko, hizkuntza-normalizazio prozesuetan dimentsio soziopolitiko eta soziokulturala kontutan eduki behar direla ondorioztatzen dut, baita hizkuntzaren aldeko herri mugimendua eta elementu kulturalak ere.

 
 

Web Content Display