detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Author: Oihana Leonet, Olatz Lucas, Ane Lamarka

Bigarren Hezkuntzan eskola-hizkuntza garatzeko diziplinarteko diseinu bat: kasu-azterketa bat

Kontzientzia metalinguistikoa funtsezkoa da ikasle eleaniztunak arrakasta akademikorako, irakurmena, idazmena eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza errazten baititu. Ikerketa hau hizkuntza-aniztasun handiko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egin da. Diseinu kuasi-esperimental bat erabili da, hizkuntza Akademikoaren Oinarrizko Trebetasunak lantzeko berariazko lanketaren eta translanguaging pedagogikoaren eragina aztertzeko. Emaitza kuantitatiboek eta kualitatiboek adierazten dute eskuhartzeak ikasleen kontzientzia metalinguistikoa garatzen lagun dezakeela, eta horiek irakaskuntzan integratzeko beharra nabarmentzen da.

 
 

Web Content Display