detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Author: Lurraren Altxamenduak; itzultzailea, Eider Beobide Urkizar; hitzaurrea, Hartzea eta Joana (Ostiako kideak)

Lehen astinduak

Kapitalismoak, gobernuekin eta administrazioarekin aliantzan, landak, mendiak eta ibaiak suntsitzen ditu hormigoiarekin eta asfaltoarekin, autobide berriekin eta abiadura handiko trenbideekin, ur-biltegi handiekin eta aireportuekin. Baina kapitalismoaren suntsiketa bezain zaharra da haren aurkako erresistentzia: iparraldetik hegoaldera aldarrikatzen du lurra eta ura guztiona dela.

Azken urteotan Europan egon den mugimendu zabal, erradikal eta irudimentsuena da Lurraren Altxamenduak eta liburu honetan haien lanaren zergatia, haien ekologismo erradikala, haien lurrarekiko engaiamendu antiarrazista azaltzen dute: abesti puskekin, diskurtso sofistikatu eta poetiko batekin, argazki eta planoekin, adibide  zehatzekin, militantzia ulertzeko eredu gaurkotuekin.

Web Content Display