New Books Card - Liburutegia
Type:
Euskal biblioteka
Author: Stefan Zweig; itzulpena, Naroa Zubillaga; ilustrazioak, Malen Amenabar; hitzostea, Beñat Sarasola
Bilduma ikusezina: inflazio alemaniarraren pasadizo bat
Zerk sortzen du jabe izatearen poza? Zer horrek ala jabe sentitzeak? Zweig-en ipuin hau Alemanian kokatzen da, Lehen Mundu Gerra osteko giro behartsuan. Arte-merkatari bat bisitan doa bildumagile batengana, berriz saltzeko moduko zerbait erosiko duelako esperantzan, eta, hara non, itsu batek zabalduko dizkion begiak.
Ilusioak eta irudipenak duen indarraz dihardu testuak, baina baita gezur txiki edo ez hain txikien zilegitasunaz ere, arteak eta kulturak gure baitan sor dezakeen hunkiduraz eta halako objektuak luxuzko salgai bihurtu izanaz.



