New Books Card - Liburutegia
Industrializazioa eta immigrazioa: Araba, XX. eta XXI. mendeak
Azken mendean, munduko ekonomia eraldatzeko bi prozesu handi ezagutu ditugu: bata, Bigarren Mundu Gerraren amaierakoa, eta, bestea, XX. mendearen amaierako urteetan zabaldutako globalizazio berria oinarri duena. Bial ala biak bihurtu ziren gure berehalako egoera. Lehenengoan, herrialdeak 50. hamarkadaren bukaeran industrializazio berri bat izan zuen, eta, kasu horretan, geografia osora iritsi zen, ez haren zati batzuetara bakarrik; berrien artean, Arabako lurraldea egon zen. Bigarrenean, lehenago eraikitako industria gizartea berehala bihurtu zen postindustrial, oso tertziarizatua. Hala ere, eta xehetasun berezi gisa, Arabak industia ekonomian izan dituen mailak ezohikoak dira halako ereduetan.
Kontua ez da denbora industrialean ainguratuta geratu dela, baizik eta ondorengo fasera, postindustrialera, igaro dela, baina ezagutzen dugun bezala eratu zuen tradizio eraldatzailearen tasa altuak mantenduz.

