New Books Card - Liburutegia
Ahotsak
Emakume baten mundualdi latzaren kontaketa lehen pertsonan; kastitate-gerrikoa senar jeloskorren emazteentzat; maitemindutako gazte batzuen amaiera tristea; ama baten istorioa, hazama ere badena, izurrite garaian; agintea eta ospea lortzeko liskarrak; ezinezko maitasuna; sorgin garaietako inkisiziozko paranoia; dirua eta igoera soziala eskuratzeko obsesioa; indiano baten abenturak etxetik urrun; hainbeste emakumeren eguneroko bizitza; emakume kirolari baten borroka bere helburua lortzeko; teknologia berrienganako itsukeria; arrakastagatik dena uzten duen pertsonaren bakardadea; kontatu ziguten gezur handi hura…

