New Books Card - Liburutegia
Etxeko leihoak unibertsora: utopiak pentsatzeko marko bat
Azken aldian maiz entzun dugu utopia berriak behar ditugula, munduaren akabera irudikatzen duten distopiak erraz eraikitzen ditugula eta ez garela kapaz alternatibak pentsatzeko. Hala ekin diote hainbat mugimendu askatzaile, iraultzaile eta bestetzailek utopiak imajinatzeko ariketak egiteari, maiz helmuga desiragarri bihurtuta, are karga politiko-estetikoa alboratuz.

