New Books Card - Liburutegia
Txillarreko sukaldaria: Pello Rubiori elkarrizketa
Izen ezagun eta potoloen ondoan, batzuetan izen xehe eta izaera xumeko andra-gizonek beren alea jartzen dute gertakarien katean, eta ale horrek, modu batera edo bestera, baldintzatu egiten du letra larriko Historia. Halako zerbait esan daiteke Pello Rubiori buruz. Baserritar bihurturiko sindikalista ohiak, 1999an, Txillarre bere baserrira gonbidatu zituen isilpean bere bi lagun, Jesus Egiguren, alderdi sozialistakoa, eta Arnaldo Otegi, ezker abertzalekoa, berak otordua eman bitartean hizketan jar zitezen: presoez nahiz atentatuez, gatazkaz eta honen aterabideaz… Bazkari baten ondotik beste bat etorri zen, eta solas etengabe horretatik, halako batean, bestelako foroak eta elkarrizketa-mahaiak sortu ziren, bortizkeria-egoeratik bake girora egitea posible zela erakutsiz.

