detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Author: gidoia, Jean-Yves Le Naour; marrazkia eta kolorea, Cédrick Le Bihan; itzultzailea, Miel A. Elustondo

Gerra hotza irabazi zuen ergela

1980an, Ronald Reagan, mendebaldeko film zaharretako aktore izandakoa, Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautatua da. Ez da gauza kontzentratzekoa, eta are gutxiago dokumentuak aztertzekoa. Reagani gustatzen zaiona da ohetik berandu jaikitzea, lokuluxka egitea eta asteburuak Kaliforniako arrantxoan pasatzea. Ez da, ezta pentsatu ere!, langile amorratua. Aitzitik, komunikatzaile paregabea da: txisteak etengabe kontatzen ditu, bilduma osatzen du, buruz ikasten ditu eta noiznahi botatzen, eta hargatik ageri da presidente atsegin eta jator moduan, nonbait. Ez du bere jarrera ezohikoa ezkutatzen, eta horrek erabat nahastuta dauka Gorbatxov. Ondorioz, Sobietar Batasuneko agintari nagusiak ez du Reaganekin negoziatu nahi, haren aholkulariekin baizik. Nolanahi ere, hori guztia bost axola: Reaganek bere burua garailetzat aurkezten du, bere buruari Gerra Hotza irabazi zuenaren titulua jarrita.

Web Content Display