New Books Card - Liburutegia
Tigrea eta pantera
1903an, gertakari latz batek Errusiar Inperioa astindu du: tigre batek herri osoa akabatu du. Animaliak ez du gelditzeko asmorik. Erasoak areagotu egin dira, eta izua San Petesburgoraino hedatu da. Tsarrak sari ikusgarri bat eskaini du piztia akabatzen duenarentzat: tigrearen pisu bera urrezko txanponetan. Sari bila doazen ehiztariak dozenaka iritsi dira Siberiara, baina alferrik. Tigreak tranpak antzematen ditu eta estepan desagertzen da. San Petesburgoko gazte batek, Ivanek, abenturari ekin dio. Tigrea garaitzeko, beldurgarria bezain gupidagabea den azpikeria bat asmatu du. Baina planak bere kontra egin lezake...

