New Books Card - Liburutegia
Berrotzako iheslaria
Liburuak Gabino Lizarralde du protagonista nagusia, eta Nazarren sortua, 1906an. Haren bizitzari jarraituz, aberatsen eta pobreen arteko aldeak deskubrituko ditugu, bai eta batzuen eta besteen arteko maitasun kontu korapilatsuak ere.
Denera 22 atalek osatzen dute liburua: bakoitzean istorio bat kontatzen da, eta guztien artean Gabinoren biografia harilkatzen da. Kontakizuna lehen pertsonan dago idatzita, ahots nagusia Gabino Lizarralderena dela. Baina gainontzeko pertsonaiek ere lehen pertsonan hitz egiten dute.

