detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Author: Martxel Aizpurua Agirre

Erle-produktuak, osasun-iturri

Xabier Kintanak, 1980 aldera, erle bat oparitu zion, eta hor hasi omen zen bere erle-ezagutza praktikoa. Handik gutxira, 1983an, ordura arte zituen beste zereginak alde batera utzi, eta profesionalki erlezaintzara dedikatzea erabaki zuen. Bere lehen asmoa ezti-ekoizpena eta ikerketa partekatzea zen. Hala izan zen lehen bi urteetan; orduan burutu zuen Zarauzko erleen polen-ekarpena deituriko ikerketa.

Gerora, ordea, bere bizitzan erlezaintza-elkarte desberdinetan hartutako ardurak pilatzen joan ziren, bere lanbidean ia nagusi izateraino; adibidez, Gipuzkoako Erlezain Elkartean (GEE) 9 urte, eta Gipuzkoako Eztigileak elkartean (GIEZ) 22 urte. Ondorioz, geroz eta atzerago geratzen joan ziren bere garai bateko bi amets haiek; pixkana, kudeaketa-lanek garrantzi handiagoa hartu zuten, ezti-ekoizpenak eta ikerketak baino.

Ardura eta ibilbide horietan pilatu duen informazioa dator liburu honetan. Egin eta informatu beharrek eraman dute apurka-apurka bere burua janztera. 
 

Web Content Display