irudia
Author: idazlea, Tania del Rio ; diseinatzailea eta ilustratzailea, Will Staehle ; [itzultzailea, Aitor Arana]

Warren XIII.a eta begi oroikuslea

Warren hoteleko azken oinordekoa da, gainbehera egin duen etxe itzelekoa.  Etxea korridorez eta ahaztutako sekretuz beterik dago. Eta, kondairak dionez, Begi Oroikuslea bertan ezkutaturik dago. Warrenek altxor hori aurkitzeko, zenbait misterio argitu beharko ditu. Zein da galdara gelan ezkutuan bizi den izakia? Zer nahi du labirintoan mamu antzera ibiltzen den neska zurbilak? Hoteleko bezero bakarra zergatik dago bendaz estalita, momia balitz bezala?