
Abadia : jakintsua eta bere garaia
Anton Abadia (1810-1897) geografoa, astronomoa, hizkuntzalaria, etnografoa eta beste hainbat alorretako aditua izan zen. Hain zuen jakin-min
handia, ezen diziplina gutxi egin zitzaizkion arrotz. Izan ere, usadio zaharreko jakintsua izan zen. Urrutikoa interesatu zitzaion, eta Niloko
iturburuak aurkitzea izan zuen bizitzaren ardatz, baina hurbilekoa inolaz ere ahaztu gabe; horren lekuko da euskara sustatzeko egin zuen funtsezko lana. Denboraren poderioz, haren lorpen zientifikoek distira galdu dute, baina haren biografia harrigarria da. Hendaian eraikiarazi zuen jauregia
bezain harrigarria.
Iñigo Sagarzazu Altunak Anton Abadiari buruz idatzi zuen biografia berrargitaratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elkar argitaletxeak.