Zortzi pastoral berri
Junes Casenave-Harigile. Zortzi pastoral berri (I. tomoa) liburuan lau pastoral bildu ziren: Agosti Etxekopar, Atarratze, Barkoxe eta Dabid. Bigarren tomo honetan beste lau bildu dira: Judit, Larraine, Lüküze Xarles Laugerrena eta San Frantzisko Xabier. Lehen tomoan bezala, beharra balin bazen, pastoralen eskuizkribuak moldatu dira. Lau pastoralen aurretik, Allande Socarros zenaren eta Jean-Louis Davanten testu batzuk erantsi dira, Junes Casenave-Harigile nor zen eta zeintzuk lan egin zituen adierazteko.